2019-08-01 11:50
Duela gutxi eztabaida berpiztu egin da aparteko orduen inguruan, Nafarroako Administraziokoak ere partikularki aipatuz. Datu zehatzetan sartu gabe, argi gelditzen dena da lanpostu kopuru handi bat galtzen dela aparteko ordu horiengatik. Hau ez litzateke onartu behar, ezta justifikatu behar ere, ez ikuspegi sindikaletik ezta kontzientzia sozialetik ere, edozein izanik ere ordu hauek egiteko aitzakia. Argi geratu dadila estrukturalak diren aparteko orduei buruz ari garela, suhiltzaileen kasuan ziklikoki kopuru esanguratsuan egiten ditugunak.

Ez gara ari esku-hartze ordu puntualez, ezta azken orduan sortzen direnez ere.

Historia pixka bat eginez, suhiltzaileetan bere garaian baztertu egin genuela lanaldia urtean 135 ordu gehiagoz handitzeko proposamena. Honek lanpostu gehiago sortzeko aukera eman zigun.
Historikoki suhiltzaileak zerbitzuaren arduradun sentitu gara eta honek eraman gaitu pasa behar izan ez ziren marra gorri batzuk pasatzera, kontu hau da adierazle nagusienetakoa.
Puntu honetara iritsita, kontzienteak izan beharko ginateke gure ardura bakarra dela exijitzea eta borrokatzea ematen ditugun zerbitzuekin bat datorren plantila baten alde. Suhiltzaileen zuzendaritzaren gain eta politikarien gain utziaz, Administrazioko zerbitzuen behar eta gabeziak hornitzearen ardura, EPE deialdi masiboekin.

Egin beharreko beste gogoeta bat da kontratazio zerrenda eztabaidagarriena. Garbi eduki beharko genukeena da zerrenda horien kontra bagaude (hala gaude), oraindik eta gogorrago egin beharko genukeela ordu estren kontra. Behintzat soldata hori langabezian dagoen pertsona batek irabaziko luke, ez soldata finkoa dugunok. Errepikatzen dugu gure apostua kalitatezko lan finkoaren aldekoa dela.

Norbaitek esango du aparteko orduak ez egiteak zerbitzuaren hondatzea dakarrela eta suhiltzaileen segurtasunerako arriskutsua dela. Baina honi erantzunez esan beharra dago ordu estrak boluntarioak direnez jendeak logikoa den bezala ongi datorkienean egiten dituela, baina horrela ez da ziurtatzen beharrezko langileria. Hauxe frogatu da jai hauetan, Iruña eta Cordovillako parkeak egun askotan gutxienekotik lautik beherago egon dira, beste parke batzuetan berdina gertatu da eta inor ez da arduradun sentitu. Ez gara horrela soilik egon jaietan, ezta Iruñan bakarrik, udan zehar egoera hau errepikatzen da.

Beste ideia bat da orduak garestiago ordain ditzaten aldarrikatzea administrazioari errentagarriago atera dakion langile finkoak kontratatzea. Ados egonik ordu estra inoiz ez litzatekeela ordu normalaren azpitik ordaindu behar, ordu guztiak garestiago ordaintzearen azpian gehiago kobratu ahal izatearen desioa dago. Hau planteatzen duenak oso ongi daki orain arte ordaintzen denaren bikoitza ordainduta ere, administrazioari beti errentagarriagoa aterako litzaiokeela orduak ordaintzea lanpostu finkoak sortzea baino. Gainera, kontua ez da hori, une hauetan okerrago pasatzen ari direnekin solidaritatea da oinarria.
Ezin ditugu ordu estrak onartu, ez sindikalki ez/ezta pertsonalki ere. Ordu hauek, alde batetik, soldata txar/desegoki bat ezkuta dezakete, haien hobekuntzarako borroka eragotziz, eta bestetik , norberekoikeri pertsonala elikatzen du. Azkenik, eta arrazoirik garrantzitsuena, ageriko elkartasun-ezaren adierazle dira gainerako klase langilearekiko. Elkartasuna, solidaritatea da bermartu beharko genukeena.
Ezker aldeko pentsamolde batetik bozkatzen dugunean edo hitz egiten dugunean, xehetasun hauetan benetan garena erakusten dugu, beste guztia itxura da.
Honengatik, ELA-Suhiltzaileek diogu: Aparteko ordurik ez! Kontsigna hau bultzatu nahi dugu, Administrazio osora zabalduz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.