2019-11-20 15:38
Dagoeneko prentsaurreko bidez jakinarazi bezala, STEILAS, ELA, CCOO eta EHIGE eragileok, Ordiziako udalerriko matrikulazio prozesuan egon diren irregulartasunak salatzeko Fiskaltzan izan gara gaurkoan. Bertan, irregulartasun larriak jasotzen dituen txostena erregistratu dugu justiaziak bere lana egin eta legearen betearazpenean esku har dezan.

Beste behin ere salatu nahi ditugu, gure gizartea gero eta anitzago den honetan, EAE-ko ikastetxeetan aniztasun hori modu desorekatuan banatzea posible egiten duten Eusko Jaurlaritzaren politikak. Izan ere, ezberdintasunei aurre egiteko beharrezko baliadidek bideratu beharrean isileko pribatizazioa indartzen duten erabakiak hartzen baititu. Gainera, are eta tinkoago salatu nahi dugu, euren helburuen lorpenerako politika bidegabeez gain, prozedura irregularrak ere erabili izana.

Guk gure aldetik ez dugu etengo eta bidezko eta kalitatezko hezkuntza sistema bermatuko ez duten edozein erabaki eta ekintzen aurrean tinko erantzungo dugu behar diren neurri eta mobilizazioak aurrera eramanaz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.