2019-03-13 15:28
Azken Landeiak Adolfo Muñoz idazkari nagusiari egindako elkarrizketa bat jasotzen du, sindikatuan dituen ardurak uztearen bezperatan. Muñozek salatzen duenez, ez dago autogobernurik, deszentralizazio administratibo hutsa baizik.

Sindikatu abertzale batentzat ez dira urte errazak...

PNVk herriaren kontzientzia politikoa lokartzea erabaki du, eta EH Bildu tematuta dago beste biderik ez dagoela PNVrekin baizik. PNVk Estatuaren inboluzioa arrakasta politiko gisa saldu digu. Statu-quoa defendatzen du. Autogobernuaz mintzo dira, eta, aldiz, Estatuak erabakitakoa kudeatzeko deszentralizazio administratiboa besterik ez daukagu. Erakundeak inboluziozko errealitate horretara erosotasunez egokitzen dira. Estatuak Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoaren (LOAPA) babesean nahi duena egiten du. Hori ez da autogobernua, Madrilen hartzen diren erabakien kudeaketa baizik.

Eusko Jaurlaritza Estatutu Politiko berriaren txostena eztabaidatzen ari da, eta PNVk esan du ez dela hor erabakitakoa Madrilen izapidetzeko azarorik egon behar. Bidaia horretan badakigu zer helburu lortu nahi dugun eta zer aliatu behar ditugun.

Urkullu Lehendakariak edozein konfrontazio demokratikori uko egiten dio,  esanez ‘hori ez dela bide egokia’. Diotenez, ‘ez dira EH Bilduren bahituak izango’. Rajoyren kontrako zentsura-mozioa aurrera atera baino zertxobait lehenago, EBBko lehendakariak, Ortuzarrek, esan zuen “sekula ez dugula hainbesterainoko eragina izan Madrilen”. Daukanarekin pozik dagoen baten hausnarketak dira horiek. Testuinguru honetan, Sortuk eta EH Bilduk edozein konfrontaziori uko egiten dion horrekin herri-akordioak lehenesten dituzte, eta, hortik abiatuta, ezker abertzalearen nahia da errealitateak ez dezan fikzioa hondatu.

Artean, berriz, gizarte-eredua, testuinguru neoliberala, zerga-politikak, sindikalismoaren neutralizazioa eta beste hainbat gaiei buruzko debatea erlatibizatzen ari dira. Gai horietan ere ezker abertzaleak ez dio neoliberalismoari aurre egin nahi. ELAk uste du fase horretan oinarri subirano bat egonkortu behar dela subiranotasun sozial eta ezkertiar batetik. Horretarako ez da PNVren laguntzarik behar. Hala ere, ETA indargabetuta, ezker abertzaleak ziurtagiri instituzionala lortzea eta PNVrekin herri-akordioak sinatzea erabaki du, eta ELAk ez du bide horretan sinesten.

Gainera, uste dugu erabakitzeko eskubideak edukia behar duela, eta erabakitzeko eskubidea defendatzen dutenek modu koherentean jardun beharko luketela egunero hartzen dituzten erabakiekin. Iritzi dugu PNVk gobernatutako euskal instituzioek gehiengo sindikala neutralizatzeko xede izan dezatela bateraezina dela erabakitzeko eskubidea defendatzearekin. Eta gure erabakitzeko eskubidea zer? Hirugarren mailako hiritarrak gara? Arau demokratikoen kontrako lehia hori PNVk eta haren Lehendakariak zuzentzen dute. Gehiengo demokratikoak errespetatzen ez badira ez dago Lan Harremanen Euskal Markorik. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak aldizkari ofiziala erabiltzen du gustuko ez dituen gehiengo sindikalei aurre egiteko, eta ezker politikoak ez die kontu horiei daukaten adina garrantzia ematen. Esanguratsua da hori.

Autoritarismoa euskal labelarekin?

Bai. Normala da desadostasun politikoak edukitzea, horixe bakarrik behar genuen! Kontua da Eusko Jaurlaritzak marra gorri bat zeharkatu duela, alegia, sindikatu abertzaleen gehiengo demokratikoei aurre egitea. Herriaren subiranotasuna nahi duen abertzale orok ondorio berdina aterako luke: ‘gu guztiok ez gara nahikoak’. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak klase-maila autoritario batetik gure kontra egitea erabaki du. Horren adibide argia da Eusko Jaurlaritzaren Elkarrizketa Sozialari buruzko dekretua. Hori esanda, ez dago dekreturik % 41 baino gehiago duen sindikatu bat desagerraraz dezakeenik. Eusko Jaurlaritzak kritika politikorik ez egiteko exijitu izan digu, beraz, ELArekin bilera egiteak ez du zentzu gehiegirik. Ikaragarria da. Gobernu baten kalitate demokratikoa aurkariak tratatzen dituen moduagatik neurtzen da.

Edozein abertzale kezkatuta egon beharko litzatekeela diozu…

Espainiar Estatua ikustea besterik ez dago. Nazionalismo espainiarraren parte bat arriskutsua eta bortitza da, eta ez da demokratikoa. PSOE ere tartean sartzen dugu, izan ere, uko egiten dio proiektu politiko guztiak baldintza berdinetan egoteari. VOXen parodiaz eta PPren eta Ciudadanosen eskuin muturreko jarrerez harago espainiar batasunari buruzko ideia horiek ere barne-muinetaraino sartuta daude PSOEn.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.