2022-05-11 15:10
Sondikako udalerrian Eulen SA enpresarekin lorezaintzako zerbitzuak ematen dituzten langileek hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute, eta, horrela, maiatzaren 6tik zuten greba mugagabeari amaiera eman diote.

Sondikako udalerrian Eulen, S.A. enpresarekin lorezaintzako zerbitzuak ematen dituzten langileek greba mugagabea hasi zuten 2022ko maiatzaren 6an, beren hitzarmen propioa berritzeko.
Azken hiru egunetan negoziaketak beste abiadura bat hastu du eta azkenean, gaur, 2022ko maiatzaren 11n, akordio batera iritsi dira. Akordio horretan, besteak beste, soldata-hobekuntzak jasotzen dira, KPIa aplikatuta eta hurrengo hiru urteetarako soldata-igoeraren % 3ko bermearekin (KPI %3 baino txikiagoa bada), opor-egunetan, ordaindutako baimenetan, kategoriak berrikustean eta ordutegia zehaztean.

Eduki horiek beren hitzarmen propioan idatziko dira. Hitzarmen horrek dagoeneko jasotzen ditu beren lan-baldintzak azken lan-erreformetatik blindatzen dituzten klausula guztiak. Lehenengo hitzarmena 2020ko abenduaren 31n amaitu zen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.