2020-08-17 16:31
Soldata-igoera, aintzinatasun-tarte berria, behin-behineko ezgaitasun estalduraren hobekuntza eta jardunaldiaren 78 orduko murrizketa dira akordioaren ildo nagusiak

Gaur, Udal Instalazio Publikoak kudeatzen dituen enpresa publiko honetako hitzarmena sinatu dute ELA eta CCOO sindikatuok, Berriozarko Udaletxearekin batera.
Akordio honen ondorioz, bertako lan-baldintzen hobekuntza nabaria emango da. Alde batetik, soldaten igoera orokorra egongo da, KPI-tik gorakoa. Bestalde, beste aintzinatasun-tarte bat zehazten da, enpresan 12 urte betetzean. Jardunaldiari dagokionez, 3 urtetan 78 orduko murrizketa emango da. Horrela, sindikatuak etengabe aldarrikatu duen astean 35 lan-orduko jardunaldia lortu dugu, langileek urtean 5 lanegun gutxiago izango dituztelarik. Horretaz gain, behin-behineko ezgaintasunaren estaldura hobetzen da, norbere kontuak egiteko egun bat gehitzearekin batera.
ELA-k oso modu positiboan baloratzen du sinatutako hitzarmena, langile hauen lan-baldintzak langile publikoen baldintzetara gero eta gehiago hurbiltzen direlarik. Modu honetan, sektore honetako hitzarmenen eredu bihurtu da honako hau.

Modu berean, kirol kudeaketako instalazioen arloan, kudeaketa publikoaren defentsarako bidean urratsak ematen jarraituko dugu, hauetako lan-baldintzak hobetuz. Beste Udaletxeek haien instalazioetan mantentzen duten eredu pribatizatzailearen aurrean, guk zerbitzu publikoen aldeko borrokan jarraituko dugu. Administrazioek eskaintza ekonomiko onenera zerbitzuak esleitzen dizkieten bitartean, bai zerbitzu, bai lan-baldintzak okertzen jarraituko dituzte.

Enpresa honetako errepresentazio sindikala ELA sindikatuko bi ordezkarik eta CCOO-eko batek osatzen dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.