2019-06-26 11:54
2008tik 2017rarteko Gipuzkoako soldatek izan duten bilakaera aztertu du ELAk. Enpresek GipuzkoakO ogasunari ematen dizkien datuak hartu dira oinarritzat lan hau egin ahal izateko. KPI ( Kontsumo Prezio Indizea) soldata baino ia hamar puntu gehiago igotzearen ondorioz langile klasearen eros ahalmena izugarri jeitsi zen. Garrantzitsua da aipatzea, gainera, soldaten batez bestekoak joera beherakorra izan zuela azken urtean; 2016tik 2017ra 79 eurotan murriztu zen, bitartean, KPI %1,6 igo zen. Hortaz, eros ahalmenaren murriztea krisiaren garaiko fenomenoa ez ezik hazkunde garaikoarena ere izaten ari da.

Hurrengo puntuak nabarmendu nahi ditu ELAk:

1. Soldataren batez bestekoa 24.406 eurokoa izan zen 2017an, honen bilakaera ikusiz gero, konturatzen gara soilik %1,9 igo zela 2008 urtetik.

2. Eros ahalmena igo den ala ez ikusteko soldataren batez bestekoaren bilakaera Kontsumo Prezio Indizearekin (KPI) alderatu beharra dago. KPIren igoera %11,8koa izan zen 2008 eta 2017 urteen artean Estatuan, soldatarena baino askoz altuagoa, zeina, esan bezala, %1,9koa izan zen.

KPI soldata baino ia hamar puntu gehiago igotzearen ondorioz langile klasearen eros ahalmena izugarri jeitsi zen. Garrantzitsua da aipatzea, gainera, soldaten batez bestekoak joera beherakorra izan zuela azken urtean; 2016tik 2017ra 79 eurotan murriztu zen, bitartean, KPI %1,6 igo zen. Hortaz, eros ahalmenaren murriztea krisiaren garaiko fenomenoa ez ezik hazkunde garaikoarena ere izaten ari da.

3. Gutxien eta gehien jasotzen dutenen arteko desberdintasunak areagotu egin dira krisia dela eta, jasotako soldaten arabera banatzen bada populazioa, datuek adierazten dute gehien jasotzen duten taldeak gehiago irabazi zuela eta gutxien irabazten zuten taldeak gutxiago.

Datu esanguratsuago bat honakoa da: Soldata handieneko populazioaren %10ak jasotzen zituzten soldatak, soldata txikieneko populazioaren %10ak jasotzen zituztenak baino 60,5 aldiz handiagoak izan ziren. Krisiarekin aldea izugarri handitu da, 2008an 38,9koa izan baitzen alde hori.

4. Genero arrakalari dagokionez, soldatapeko emakume langileek 21.007 euroko batez besteko soldata jaso zuten, gizonek, ordea, 28.052 euro. Beraz, 7.045 eurokoa izan zen bata eta bestearen arteko desberdintasuna edo beste modu batera esanda %25,1eko soldata arrakala egon zen 2017an.

Esan beharra dago 2008tik 2009ra egon zela arrakala honen jaitsiera nabarmena, %24,8ra heldu zelako. Arrakala horrek 2013an jo zuen behea (%24,6), baina urte hartatik 2017ra egoerak okerrera egin zuen. Ondorioztatu dezakegu ez dela aplikatu aipatutako diferentzia murrizteko neurririk, diferentzia hori era hutsalean murriztu delako eta zenbatekoa handia jarraitzen izaten duelako.

Ez dugu ahaztu behar, Ogasunean ageri diren soldatapeko emakumeen soldatak aztertu ditugula honakoan, azterketa honetatik kanpo geratzen direla, beraz, soldatapean ez dauden etxeko eta zaintza lanak burutzen dituzten emakume asko. Hortaz, horregatik eta beste faktoreengatik desberdintasunak hemen ikusitakoak baino handiagoak dira.

5. Beste arrakala mota bat, espainiar estatuko nazionalitatea duten eta kanpotar nazionalitatea dutenen artekoa izan zen. 25.170 euro jaso zuten lehenengoek eta erdia bigarrenek, 12.766 euro, hain zuzen. Gainera, gutxi ez balitz, krisiak alderaketa honetan eragin negatiboa izan du kanpotarrengan.

6. 19 eta 25 urteen arteko gazteak dira prekarietate handiena pairatu zutenak Gipuzkoan. 7.374 eurokoa izan zen hauen batez besteko soldata 2017an. Kantitate hori hilabetero 526,7 (14 ordainketa) euro eskasekoa besterik ez zen izan. Hau da, ez zen Lanbide arteko gutxieneko soldatera ere iristen. Gazteen dependentzia egoera izugarria dela ondorioztatu dezakegu.

Beraz, ondorioak argiak dira: datuek adierazten duten moduan, krisiak nabarmen areagotu ditu desberdintasunak eta horren ondorioz aberatsenak gero eta aberatsago egiten dira; eta pobreenak gero eta pobreago. Horretaz gain, salatu beharra dago soldaten eta aberastasunaren banaketaren inguruko informazio eta gardentasun falta nabarmena dagoela. Horrek boterea dutenei gizartean existitzen diren ezberdintasunak mantentzeko eta euren egoeran jarraitzeko erraztasunak ematen dizkie.

Ikusi azterketa

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.