2019-03-29 13:47
Bilera datorren Astearterako deitu dute sindikatuek, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako gatazkan langileen eskaerei erantzuna emango dion negoziazioa eta adostasunak bideratzeko asmoz Urtarrileko greba egunen ondoren eta martxoko greben aurretik sindikatuok Kristau Eskolarekin bilerak izan ditugu. Bilera hauetan, patronalak adostasunetara gerturatzeko aukerak zeudela ikusarazten zuten planteamenduak egitera iritsi ziren; eta planteamendu hauetan atzera egiteko arrazoiak ezagutzen ez ditugun arren, Astelehen honetako Mahai negoziatzailean aurkeztutako proposamenak jasotzen dituen eduki eta planteamenduek adostasunak erdiesteko aukerarik ez dute ematen.

Gainera, mahai honetan patronalek izandako jarrera erabat itxia izan zen, aurkeztutako proposamena behin betiko eta definitibotzat joz eta eta negoziaketari inolako aukerarik eman gabe.

Halere, adostasunetara iristeko eta negoziazioari bideak irekitzeko saiakeran, sindikatuok akordioetara gerturatzeko giltzarriak jasotzen dituen dokumentu bat helarazi genion patronalei mahai haren ondoren. Aurkeztutako dokumentuarekiko erantzun ofizialik jaso ez dugun arren, Patronalek komunikabideen bidez egindako adierazpenen baitan ez du ematen ordea pausorik emango dutenik.

Honi, gehitzen zaio orain arte Hezkuntza Sailak, bere gain ardura oro hartzea ekidin nahian, gatazka honi irtenbidea emateko erakutsi duen inplikazio eta parte hatze aktibo eskas eta ez nahikoa. Horregatik, sindikatuok, Asteleheneko mahia ondoren patronalei helarazitako dokumentua, Hezkuntza sailari ere igorri genion, egoeraren jakitun izan zedin. Hezkuntza sailak ere ez dirudi negoziaketa bideratzeko pausorik emateko asmorik duenik.

Egoera honen aurrean, eta egoerari irtenbide egoki bat emateko saikeran sakontzeko borondatea berretsiz, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok gizarte ekimeneko ikastetxeetako gatazkan langileen eskaerei erantzuna emango dion negoziazioa bideratzeko asmoz, Hezkuntza Sailburua eta patronalak datorren Astearterako, apirilak 2, arratsaldeko 16.00etan Bilboko Lan Harremanen kontseiluan izango den bilera batetara deitzen dituzte.

Sindikatuok, bai patronal eta bai hezkuntza sailari ere bakoitzak daukan ardura bere gain har dezala eskatzen diegu. Patronalei negoziaketarako borondate erreala erakustea, posizio itxi eta sustraituetatik aldenduz eta akordioak erdiestea ahalbideratuko duten planteamenduak eginez; Hezkuntza Sailburuari berriz, EAEko hezkunza sistemaren arduradun nagusi moduan, langileen eskaerek eta bereziki  gela itxieragatik lanpostua gal dezaketen langileen birkokapenerako formula eraginkor baten ezarpenak, erantzun serio bat izan eta gatazka honetan negoziazio bideratzeko ardura bere gain har dezala behingoz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.