ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-10-28 16:57
Lan Harremanen Kontzeiluan izan den bileran ez dela bitartekaritza prozedura bat abian jartzerik onartu gogoratu dute sindikatuek. Pasa den astean aurreratu genuen bezala, ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuek gatazka konkretu honek dituen berezitasunak kontuan izanik, eta PRECOko akordioak beroni irtenbide erreal bat emateko prozedura egokirik jasotzen ez duen heinean, elkarrizketa prozedura propio baterako proposamena eraman dute gaur bilerara, eta funtsean onartua izan da, bai patronal, bai hezkuntza sailaren aldetik.

Sindikatuen agiria:

Gatazka konkretu hau bideratzeko adostutako elkarrizketa prozedura propio honetan jasotzen da:

  • Gatazkari irtenbide egokia emateko ardura eta aukera duten alderdi guztien parte hartzea bermatzen da, hala nola, sektoreko patronal eta sindikatuena zein Hezkuntza sailarena.

  • Adostasunak bideratzeko asmoz, ekarpenak egiteko aukera izango duen LHKko teknikari batek hartuko du parte “bideratzaile” moduan (bideratzaile moduan hartuko du parte, prozesu guztian zehar ekarpenak egiteko aukera izango duelarik, baina bitartekari batek ez bezala, ez du alderdiek onartu edo ezeztatu beharko duten idatzizko proposamen itxi bat aurkeztuko).

  • Elkarrizketa prozedurak aurrera egiteko greba dinamika bertan behera uztea ez da baldintza izango.

  • Jada deituta dagoen greba hasi aurretiazko bilera egutegi bat ezarriko da, aztertuko diren gaiak aldez aurretik ezarriz. Bilerak LHKko egoitzan izango dira, lehenengoa bihar bertan. Sindikatuok, greba hasi aurretik adostasunak bultzatzeko helburuarekin, greba aurretiazko data zehatzak eta data bakoitzean aztertu beharreko gaiak itxi nahi izan ditugun arren, patronalek biharko utzi nahi izan dute.

Behin prozedura ezarrita, Patronalei eta Hezkuntza sailari dagokie mahai gainean jartzea adostasunetara eraman gaitzaketen eduki eta planteamenduak. Dagokien arduraz jokatzen badute, eta langileen eskaerei erantzungo dieten eduki eta planteamenduak lantzeko eta bultzatzeko prest badaude, adostasunak erdiestea eta gatazka bideratzea posible izango da; bestela, beste behin ere grebekin jarraitu beste biderik ez digute utziko.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.