2020-05-07 17:50
Lau sindikatuok aho batez eskatu dugu plantillaren itzulera atzeratzea, benetako elkarrizketa ezar dadin eta akordioak lortzeko aukera izateko; izan ere, Jaurlaritzak orain arte proposatutako neurriak inondik ere ez dira nahikoak.

Gainera, lau sindikatuok telelana zabaltzeko, garbiketa zerbitzuak indartzeko eta GARRAIOAren berrantolaketan laguntzeko premia azpimarratu dugu, besteak beste.

Nahiz eta proposamenak aho batez egin,Eusko Jaurlaritzak uko egin dio  proposamenetako bat ere onartzeari, eta Lan Harremanen zuzendariak bilera itxi du, aldebakarreko zirkular bat aterako duela esanez.

Zirkular horren edukiaren zain, sindikatu sinatzaileok kezka agertu nahi dute EJren itxikeriagatik, "deseskalatzean" presaka ibiltzeagatik eta, batez ere, langileengan eta hurbilekoengan eragin ditzakeen ondorioengatik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.