2020-09-18 11:36
Aldarrikapen hauei bultzada berria emateko helburuarekin, gaurko mobilizazioan, besteak beste, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia eta LAB eta UGTkoak Garbiñe Aranburu eta Raul Arza izan dira.

ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok, ohar honen bidez, jakinarazi nahi dute hileroko mobilizazioei berrekingo diegula, arrazoizko epe batean euskal preso guztiak jendarteratzea bilatuko duen kartzela politika berri baten alde.

Neurri hauek lehenbailehen martxan jartzea eskatzen dituzte: euskal preso guztiak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea; gaixorik dauden presoak eta adinez nagusienak berehala kaleratzea;graude aldaketa eta ohiko kartzela legerian aurreikusitako kartzela onurak eskura izatea inolako diskriminaziorik gabe eta salbuespen legeria oro gainditzea.

Aipatu neurriok premiazkoak dira eta ezin dira gehiago. berandutu, kartzeletako salbuespen- egoerak, oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, bizikidetza demokratikoan aurrera egitea zailtzen du eta sufrimendu gehiago sortzen du. Igor Gonzalez Solaren heriotza horren erakusgarri Garbia da: bi aldiz buruaz beste egiten saiatu zen presoa, zigorraren 3/4ak bete dituena, Kalean egon beharko litzateke. Gertatutakoaren aurreko erreakzioak ezin dira mugatu dolua adieraztera, beharrezkoa da Espainiako gobernuak berehalako neurriak hartzea hain muturrekoak izango diren egoerak ekiditeko.

Hauek dira, hain zuzen ere, Izan Bidea deitutako dinamikaren aldarrikapenak, gizarteko eragile eta espazioak aktibatu nahi dituenak. Sindikatu deitzaileok bat egiten dute aipatu dinamikarekin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.