2020-07-20 12:29
Enpresak 15 bat kaleratze egiteko asmoa iragarri du. Langileek bi orduko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 23tik abuztuaren amaierara arte, enpresaren erabakia atzera botatzeko. Enpresa batzordea alternatibak bilatzen saiatu da, baina Siemensek uko egin dio Zumaiako Guascor lantegian kaleratze traumatikoak ez diren proposamenez hitz egiteari.

Siemens Gamesak Zumaiako Guascor lantegiko enpresa batzordeari jakinarazi dio 15 bat kaleratze egiteko asmoa duela. ELAk kaleratze horiek baztertu ditu eta enpresari alternatiba bat bilatzeko eskatu dio. "Neurriz kanpoko neurria da eta ez du enpresaren errealitatea aintzat hartzen", gaineratu du. Izan ere, sindikatuak adierazi duenez, enpresak beste tresna legal batzuk ditu egoera horri aurre egiteko, "inondik inora egiturazkoa ez dena". Gogorarazi duenez, enpresa-batzordea alternatibak bilatzen saiatu da, baina enpresak uko egin dio kaleratze traumatikoak ez diren ezeri buruz hitz egiteari.

Hori guztia dela eta, langileek txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 23tik (osteguna) abuztuaren amaierara arte, enpresaren erabakia atzera botatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.