2020-07-31 12:37
Gaur amaitu da San Lorenzo elizan langile talde batek egindako 24 orduko itxialdia/baraualdia. Azken bi asteetan zehar, Agoizko lantokia ixtearen aurkako herritar nafarren sinadurak biltzen aritu dira langileak.

Siemens Gamesa Agoitzen taldea ez dago enpleguari eusteko borrokan atzerapausorik emateko prest. Atzo langile talde bat San Lorentzo elizan sartu zen 24 orduz baraualdi bat egiten, euren lanpostuak defendatzeko helburuarekin.

Gaur langileek Nafarroako Parlamentura eraman dute euren borroka, azken bi asteotan jasotako 18.427 sinadurak entregatzeko (13.336 paperean eta 5.091 digitalean). Nafarroako gizartearen babesa eta inplikazioa erakusten dute sinadura horiek, Iruñean eta Agoitzen egin diren manifestazio handietan gertatu zen bezala.

Orain klase politikoaren txanda da, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta lantegian lan egiten duten 239 pertsonei alternatiba bat eskaintzeko unea da.

Bestalde, berriz ere, langileek eskerrak eman nahi dizkiete gaur eta aurreko egunetan elkartasuna adieraztera hurbildu diren guztiei. Eurak ere funtsezkoak dira borroka honetan, eta beste behin, argi eta garbi adierazi nahi dute Siemens Gamesa Agoitz ez dela itxiko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.