2020-07-30 11:28
Itxialdiaren amaieran, uztailaren 31ean, Nafarroako Parlamentura joango dira, azken bi asteotan herritarren artean bildu duten lantegia ixtearen aurkako sinadurak erregistratzeko. Sinadurak entregatzeaz baliatuko dira alderdi politikoei berriro esateko badela garaia une oro eskaini dizkiguten babes-hitz horiek egitateetan gauzatzeko eta Batzordeak eta langileek hasitako borrokan indarrez inplikatzeko.

Langileen Batzordearen agiria:

Joan den ekainaren 30ean Batzordeak eta langileek prentsaren bidez Siemens Gamesak gure lantegia ixteko asmoaren berri izan genuenetik, erabakia iraultzeko asmoz antolatu gara. Manifestazioak egin ditugu, bata Iruñean eta bestea Agoitzen; karabana-kotxe bat egin genuen 50 ibilgailu baino gehiagorekin Agoizko lantegitik Iruñeko kaleetara, oinez joan gara lantegitik Parlamentura, elkarretaratze ugari egin ditugu, eragile sozialekin, talde politikoekin eta Nafarroako Gobernuarekin bildu gara... guztia enpresak diru gehiago irabazteko hartu duen erabaki bidegabea atzera botatzeko helburu bakarrarekin. Guk, ordea, argi daukagu ez garela geldituko. Ez dugu nahi, eta ezin dugu onartu gure etorkizuna eta gure familiena sakrifikatu behar dugunik, multinazionalaren etekinak gizentzen jarraitzeko. Ezin dugu etsi bidegabekeria honen aurrean.

Gure egia izugarria da: Agoitzekoa lantegi gaztea da, diru publiko asko inbertitu da bertan, eta aurrera egin dezake inbertsio txiki batekin. Horregatik, aitzakiak sinesten ez ditugulako, beste urrats bat ematea erabaki dugu, eta 24 orduz gure lanpostuen defentsan giltzaperatzea. Egun oso batez, ostegunetik, hilak 30, 11: 00etatik, ostirala, hilak 31, 11: 00etara, lantegiko langileekin batera, 24 orduko itxialdia eta baraualdia egingo dugu San Lorentzo elizan. Enpresari, Nafarroako Gobernuari eta, oro har, herritar guztiei esan nahi diegu multinazional baten politika ozpinduaren eta eskrupulurik gabearen biktima garela, eta, diru gehiago irabazteko, ez zaiola axola 239 familiaren bizitza eta ametsak haustea, baina argi izan dezatela guztiek amaieraraino borrokatuko dugula.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.