2020-07-29 16:25
Siemens Gamesa Agoitzen kontratuak azkentzeko espedientearen kontsulta-aldiaren laugarren bilera egin da goiz honetan. Berriro ere, Enpresa Batzordeak enpresari eskatu dio azter eta azter ditzala lantegiko jarduerari eustera bideratutako balizko aukerak, eta, beraz, lanpostuak.

Horretarako, langileen legezko ordezkariek kontsulta-aldia luzatzea proposatu diote konpainiari, balizko bideetan sakondu ahal izateko, kontsulta-aldiaren amaierak ezarritako denbora-mugaren presiorik gabe. Legeak aukera hori aurreikusten duen arren, enpresak uko egin dio batzordearen proposamenari eta aurreikusitako epea betetzea berretsi du.

Halaber, langileen legezko ordezkariek azken bi bileren datak aldatzea proposatu dute, abuztuaren 6rako eta 7rako aurreikusita baitzeuden, bilerak atzeratzeko, haien edukia langileekin alderatu ahal izateko, eta enpresak ere uko egin dio horri.

Bestalde, eta kausen azterketan sakondu ahal izateko, ordezkariek uztailaren 24an entregatu ez zuten dokumentazioa eskatu diote enpresari. Berriro ere, enpresak ez du negoziatzeko asmorik, eta ez ditu eskatutako agiriak aurkeztu.

Azkenik, enpresak hobekuntza sozialen, birkokapenen eta kalte-ordainen proposamen bat helarazi du. Batzordeak enplegua mantentzearen aldeko apustu irmoa berretsi du, eta informazio hori aztertu eta langileei helarazteko konpromisoa hartu du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.