2019-05-30 13:39
Batzordeak ordaindu gabeko soldatak eta hitzarmenaren negoziazioa irekitzea eskatu du.

SGE  (SGE Quality Services, S.L.) enpresa Arazuri Poligonoan dago, Volkswagen eta bere inguruko enpresen azpikontratazio lanetan aritzen da eta 150 langile ditu. Enpresa Batzordea (ELAko 2 ordezkarik eta CGTko 3 ordezkarik osatzen dute).  

Enpresak, apirileko soldata eta abenduko aparteko ordainsaria zor dizkie langileei.

Egoera honen aurrean, maiatzaren 27an greba eta mobilizazio deialdiari hasiera eman diote. Aste honetan txanda bakoitzeko ordu bateko greba deialdia egin dute eta  astelehenetik asteazkenera Gestamp enpresaren parean elkarretaratzeak egin dituzte.

Hurrengo elkarretaratzeak, maiatzaren 30ean eta 31 izango dira Volkswagen enpresaren parean (Landaben Poligonoan 2. atean) eguerdiko 13:00etatik 15:00ak arte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.