2020-08-12 14:44
Nafarroako Sephora dendetako langileak otsailaren 8tik daude borrokan, lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena negoziatzeko eskatuz.

Sephorak bere buruaren irudi alai, tolerante, ireki eta inklusiboa eman nahi duen arren, errealitatea erabat ezberdina da. Orokorrak dira jardunaldi partzialak, soldata baxuak eta kontziliatzeko zailtasunak. Ildo honi jarraituz, hilabete hauetan enpresa ez da langileekin harremanetan jarri, behin ere ez, euren aldarrikapenen berri izateko.

Sephora bere irudiarekin oso kezkatuta dagoen heinean, kritikaren aurrean haserrea azaleratu du. Ordezkariari adierazi dio sare sozialetan ezin duela enpresaren inguruan gaizki hitz egin, nahiz eta honek enpresaren egunerokotasuna kontatu duen, Sephorak islatu nahi duten iruditik oso urrun dagoena, besterik ez.

Nahiz eta oso langile gutxi diren eta horrek zailtasunak sortzen dituen, gatazka ikustarazi nahi dute.

Horregatik, zure elkartasuna eta elkarlana eskatzen dizute, sortzen ari garen manifestazio birtuala elikatu eta handitzeko.

Datorren ostiralean, abuztuaren 14, goizeko 11etatik 13tara, erabil itzazu zure sare sozialak #SephoraPorUnConvenioDigno hashtag-arekin eta enpresaren facebook-eko helbidea izendatu @sephoraspain eta Twitter eta Instagrameko @sephora_spain.

Kainu txiki batekin asko lagundu dezakezulako. Eskerrik asko aldez aurretik gure borrokarekin bat egiteagatik: #SephoraPorUnConvenioDigno

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.