2020-02-13 17:25
ELAk hitzarmen propioa eskatzen du, UGTk eta CCOOk inposaturiko Estatu Hitzarmena hobetzeko; orain, LGStik beheko soldatak eta gehiegizko lanaldi partzialak indarrean daude

Nafarroako Sephora enpresako langileek greba mugagabean jarraitzen dute ostegun, ostiral eta larunbatetan (hau bigarren astea da), lan baldintzetan hobekuntzak aldarrikatuz, orain Nafarroan negoziatzen diren merkataritza hitzarmenak baino nabarmen kaskarragoak diren estatuko hitzarmena aplikatzen baitzaie.

Gogoratu behar da 2014an CCOOk eta UGTk -Nafarroan gehiengo sindikala izan gabe eta eraginpeko plantillekin kontsultatu gabe- Estatuko Hitzarmena inposatu zutela eta Nafarroako sektoreko hitzarmena indargabetu zutela. Horrek lan-baldintzak okertzea eta parte hartzeko eta negoziatzeko tresna propio bat usurpatzea ekarri zuen, negoziazioa lantokietako hitzarmenetik urrunduz.

Gaur egun, hauek dira Sephora Españako baldintzak:
- Lanaldi partzialeko kontratazioak (12 ordu arte), bajak eta oporrak betetzeko, lanaldia handitzeko beharraz abusatuz, gehiago kobratu ahal izateko.
- Borondatezko plusak dituzten lan-kategoria propioak, soldata gisa finkatu ezin izateko.
- Gutxieneko soldataren azpitik dauden soldatak: 912 euro hilean kontseilari-saltzailearentzat.
- Amatasuna bateragarri egiteko oztopo ugari.

Sephorak ez du negoziaziorako eskubidea onartzen, bere egoera ekonomikoaz haratago, LVMH erraldoi frantziarrarena baita, luxuzko lider absolutua eta mundu osoko 75 marka ospetsuen jabea: Christian Dior, S.A., Louis Vuitton, Bulgari, Moët Chandon, Sephora, Loewe, Kenzo, Givenchy, DKNY, Tag Heuer,

Globalizazio kontua da, baldintza guztiak eta guztiak berdinak, txarrak, Europan zehar (Portugal, Grezia, Italia, Errumania...) hedatzeko duen estrategiak erakusten duen bezala, non baldintzak eta eskakizunak laxoagoak diren, non denak balio duen lanpostu baten truke. Ez dago Sephora Norvegian, Suedian, Danimarkan… non lan eta zerga baldintzak zorrotzagoak diren. ELA sindikatuak ordezkaritza sindikala du, eta oinarrizko eskubide baten urraketaren aurrean legezko neurriak hartzea aztertzen ari da.

Hala, ELAk negoziatzera esertzeko eta lan baldintzak duintzeko exijitu dio enpresari. Hori gertatzen ez den bitartean, langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute, beharrezkoa den denboran.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.