2018-11-26 16:15
Ertzaintzaren Kontseiluak gaur Erandioko egoitzan egin duen bileran, Segurtasun Sailak Larrialdietako Arreta Zerbitzuaren zentralizazioa ezarri du Bizkaian, Eusko Legebiltzarrak azaroaren 22an aho batez hartu zuen akordioari jaramonik egin barik. Legebiltzarrak, akordio horren bidez, eskatu zion Eusko Jaurlaritzari zentralizazio-proiektua ez gauzatzeko, azterlan "zorrotz" bat egiten ez den bitartean.

ELA-Ertzaintzak, Kontseiluaren bileran, Lanpostu Zerrendaren aldaketa geldiarazteko berariaz eskatu badu ere, alferrik izan da. Aldaketa onetsi dute, eta horren ondorioz Bilbon zentralizatuko dira Larrialdietako Arreta Zerbitzuko postuak, gaur egun hiru hiriburuetan banaturik daudenak (15 Gasteizen, 27 Bilbon eta 20 Donostian).

ELA-Ertzaintzaren iritziz erabaki hori oso larria da, zeren Segurtasun sailburuak, Jaurlaritzako kide izan arren, ez baitu bere burua Legebiltzarraren akordioen menpe. Hori dela-eta, karguari utzi beharko zion berehala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.