2019-10-09 10:00
Sedena enpresako langileek greba egingo dute urriaren 8, 9, eta 10an eta lehen bi egunetan deialdiak jarraipen handia izaten ari da. Grebaren eraginez Itxita egon ziren grebaren lehen egunean Condestableko Civivox, Iturrama, Mendillorri, Jus la Rotxa eta San Jorge. Gazteen Topagunea. Arratsaldez irekitzen diren zentroetan ere jarraipena erabatekoa izan zen : San Joan Bosco, Beriaingo Gazte Zentroa, Liburutegi Orokorra eta Uharteko Museoan. Era berean, Zabalguneko Civivox eta Milagrosako Civivox auzoan eta Tuterako gizarte etxean grebak eragin handia izan zuen.

Azkenik, aipatzekoa da  grebaren babesa Civicanen eta Artxibo Orokorrean, nahiz eta zentro hauek Sedenaren menpe ez egon.

Sedenako enpresa batzordearen ustez (ELAko 9 ordezkariekin, CCOO-eko 4 eta UGT-ko 4), lan-baldintzen etengabeko okertzearen ondorioz eta enpresarekin akordio batetara ailegatzeko ezintasunaren aurrean, greba izango da tresna baliagarri bakarra.

Greba hau bultzatu duen azkenengo arrazoia argia da: Civivox-eko garbitzaileen soldata eta jardunaldiaren %5 eta %19-aren arteko beherapena, Iruñeako Udalak eskainitako kontratu batetara aurkeztu delako, lan baldintzek behera egiten zuten arren.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.