2019-11-20 11:07
2019 eta 2020ko soldata-igoeren negoziaketan enpresarekin zenbait bilera huts egin ondoren, Andoaingo SAPA OPERACIONES SL-ko langileek, gehiengo zabalez, 8 greba­ egun deitu behar izan dituzte azaroaren 26, 27, 28 eta 29rako eta abenduaren 2, 3, 4 eta 5erako.

Greba-egun horien helburua enpresako langileen lan-baldintzak duintzea da. Izan ere, azken hamarkadan beren soldatak urtez urte izoztuta geratu dira, oraindik berreskuratzea espero duten erosteko ahalmena galduz. Baina hori alde batera utzita, funtsean, enpresa behin betiko hitz egitera eta negoziatzera eser dadin bilatzen da. Oraingoz, enpresak negoziazioa eta erantzunak nahita luzatu ditu, eta gainera, ez da enpresa-proposamenik izan mahai gainean.

Dena den, egoera hori ez da nobedade bat. laz, langileek greba mugagabea deitu behar izan zuten, urteetako lehen igoera itxi ahal izateko (KPl+o/o 0,8). Enpresa hau zuzentzen duen taldearen azpijokoen beste adibide bat. Aperribay familia, kirol arloan eskuzabal baino eskuzabalago agertzen da, baina enpresa pribatuan, berriz, 170 langile baino gehiago bere ardurapean dituen arren Batzordearekin hitz egitera ere ez da esertzen.

SAPAko batzordeak eta langileek argi utzi dute: ez dute onartuko bilera baldar gehiagorik; krisi garaian galdutako erosteko ahalmena berreskuratu nahi dute; eta, batez ere, errespetua eskatu dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.