2018-07-05 14:39
Astelehen honetan uztailak 2tik Azkoitiko SAMMIC enpresako langileak greba mugagabean daude. Ekainean 5 egun greba egin ostean eta inongo aurrerapausorik ikusi gabe negoziaketetan, astelehen greba mugagabean hasi dira.

 Langileen eskakizunak besteak beste beraien erosahalmena berreskuratzea  eta 2012ko erreforma kanpo utziko duen hitzarmen blindatu bat sinatzea da. Gogoan izan behar da orain 4 urte, krisiaren aitzakian enpresak 4 urtez soldatak izoztea eskatu zieten langileei eta hauek ala egin zuten. Hori sinatu ostean urtetik urtera gero eta irabazi handiagoak eduki ditu enpresak eta urtero dibidenduak banatu dituzte.

Orain berriz negoziatzen hasi direnean ez dute erosahalmenena berreskuratu dezaten langileak. Kontu izatekoa da enpresa honek ADEGIk dioenari men egiten diola eta dirudienez Gipuzkoako patronalak nahiago du greba luze eta gogorrak pairatu, sinatzen dutena ez betetzeko, Rajoiren erreformaren babesean.

SAMMICeko langileak garbi dute ez dutela etsiko erosahalmenena eta lan baldintzak bermatu arte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.