2018-05-04 10:26

Zehazkiago esateko, hiru kasu egiaztatu dira, eta laugarren kasu bat egiaztatzeko dago. Egiaztapen hori kontrajarrita dago Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak orain dela bi aste esandakoarekin. Orduan, IMQ-Prebentzioak egindako ingurumen-neurketen arabera, Q sukarra eragiten duen bakteriaren presentzia baztertzen zela adierazi baitzuen. Enpresa Batzordeak ordutik beretik erakutsi zuen bere desadostasuna neurketak egiteko moduarekin, emaitza premeditazioz aldatzeko aukera ematen baitzuen.

Osalanen arabera neurketak ez dira erabakigarriak Q sukarraren agerraldia egiaztatzeko.

ELAk eskatzen die aldundiari, Garbikerri eta Valorizari propaganda politikoa ez jartzeko UTE-TMB Arraizko langileen osasunaren gainetik, eta baita kontu horretan duten erantzukizuna behar bezala onartzeko ere.

Osalanen eta Osakidetzaren arabera ikerketa aurrera doa, plantillako eta kontratetako langile askori egiten zaizkien probak ez dira eten. Hortaz, bilerara joandakoek etengabeko jarraipena egitea erabaki dute, eta beste bilera bat finkatu dute, maiatzaren 17rako. Ordurako, aztertzeko datu gehiago izatea espero dute, eta aurrerantzean agerraldi gehiago ez izateko prebentzio-neurriak erabaki ahal izango dituzte.

Enpresa Batzordeak eskatu dio Osalani hitzaldi bat, Osakidetzarekin batera, lantokian emateko, langileei argibideak zabaltzeko. Eta ontzat hartu dute proposamena, orain hitzaldiaren eguna zehaztu beharko da.

ELAk, gainera, eskatuko dio Asepeyo mutualitateari oraingo kasuak lanbide-gaixotasun moduan onartzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.