2023-06-06 11:49
Gizardatz eta Geroan patronalei langileen aldarrikapenak helarazi dizkiete 21.negoziazio mahaia hasi aurretik.

Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen sektoreko langileak CRL egoitzaren aurrean elkartu dira negoziazio mahaia egin aurretik. Langileek salatu dutenez, laneko osasunean eta laneko segurtasunean aurrerapenik ez egoteak eta erosteko ahalmena ez bermatzeak mobilizazioa areagotzeko bidea baino ez du zabalik uzten.

Erosteko ahalmena berreskuratzea, lan-osasunaren arloko neurriak hartzea (babes bereziko jarduerak, arrisku psikosozialak, lan-kargak...) edo enpleguaren egonkortasunadira, besteak beste ELAren eskakizun nagusiak negoziazio mahaian duela urte eta erditik.

ELAk erakunde publikoei eskatu die gatazka desblokeatzeko egiturazko irtenbideak ematea, egoeraren erantzule zuzenak diren heinean. Langileen aldarrikapenei entzungor egiten jarraitzen duten bitartean eta zaintza lanak aitortzen eta duintzen ez diren bitartean, greba egun gehiago deituko dituzte datozen egunetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.