2019-06-27 15:48
LAk, Eusko Jaularitzak adierazitako irtenbidea gaitzesten du bitarteko langileen egoera betikotu, lan baldintzak txartu eta gizarteari zerbitzu okerragoa ekarriko bait du. ELAk parte hartuko du Koordinazio Batzordearen ekainaren 28ko bileran, batzordekidea baita, udaltzaingoaren esparruko sindikatu nagusia izateagatik. Bilera horretan, sindikatuko ordezkariek Gobernuaren proposamenari uko egingo diote; gobernuaren asmoa polizia-laguntzailearen figura sustatzea da udaltzaingoko behin-behinekotasunaren konponbide gisa.

 

Baina ELArentzat konponbide hori adabaki bat baino ez da izango, eta ez du oraingo egoera onbideratuko, zeren:

  • Ez du konponduko EAEko udaltzaingoetako egiturazko behin-behinekotasunaren tasa handia.

  • Udaletako lanpostu-zerrendetan ez daude sortuta edo jasota laguntzaile-plaza eta postu horiek.

  • Herritarrentzako zerbitzuan galera bat da, laguntzaileek ezin baitituzte egin bitarteko poliziak orain arte egiten zituzten lanak, Polizi legeak bi funtzio bakarrik aurrikusten bait ditu laguntzaileei:

    • Administrazio funtzioak ( bandoak, ordenantzak....)

    • Bizilagunen arteko gatazketan laguntzea

    • Hortaz orain arte egiten zituzten betebehar edo funtzio ezinbeztekoak egiten utziko dute.

  • Bitarteko udaltzainen lan- eta soldata-baldintzetan atzera egitea da, bitarteko egoera horretan jarraituko baitute, oraingoak baino soldata apalagoekin.

Horregatik, biharko bileran ELAk proposamen hori gaitzetsiko du, eta horren ordez finkatze-prozesuak eskatuko ditu, bitarteko udaltzain horiei lanpostua bermatzeko, eta herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.