2019-06-27 09:45
Langileen batzarrak lau greba-aldi egitea onetsi zuen ekainaren 20an, derrigorrezko aparteko orduetan egiten diren gehiegikeriak behingoz konpontzeko. Derrigorrez egin beharreko aparteko orduen gehiegizko kopuruek modu txarrean eragiten dute langileen osasunean, haien segurtasunean, eta ondorioz instalazioen eta ingurumenaren segurtasunean. Gainera, familia-kontziliazioa ere eragozten dute.

2017an, Ekoizpenaren Zuzendaritzan soilik 22.469 aparteko ordu egin ziren; 2018an 20.586 ordu; eta aurtengo lehenengo lau hilabeteetan 11.156 egin dira dagoeneko. Gainontzeko kidegoetan ere hazkundea nabarmena izan da, aurtengo hilabeteetan 20.000tik gora egin baitira, iazko 14.013 orduen aldean.

Eskakizunak hauek dira: egiturazko postuak betetzea, antolakundearen baliabide guztiak erabiltzea, eta behar diren langile guztiak prestaturik edukitzea, ahalik eta eperik laburrenean aparteko orduen kopuruak gutxitzeko. Borroka hau aparteko orduen gehiegikeriaren aurkakoa da, eta lanpostu hutsak betetzearen, eta lanaren, familiaren eta norberaren bizitzen kontziliazioaren aldekoa.

Petronorko langileen batzarrak, ekainaren 20an, 4 greba-aldi egitea onetsi zuen. Hona hemen greba-aldietako egutegia:

-Ekainaren 21etik 24ra.

-Uztailaren 26tik 29ra.

-Abuztuaren 9tik 12ra.

-Irailaren 6tik 9ra.

Ekainaren lehenengo greba-aldiak langile gehienen erantzuna lortu du.

Azkenik, ELA eta T.U. sindikatuek 2 salaketa aurkeztu dituzte Lan Ikuskaritzan, Zuzendaritzak greba-eskubidea urratu duelakoan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.