2019-11-18 13:08
ELA eta Galiziako CIG sindikatuek bilera bat egin dute Bilbon “gure nazioetan eta estatuan bizi dugun egoera laboral, sozial eta politikoaren sakon aztertzeko”. Halako topaketak ohikoak dira harreman historikoa duten bi sindikatuon artean, zeintzuk lankidetzarako aukerak landu izan dituzten, estatu mailan nahiz nazioartekoan. Mitxel Lakuntza eta Paulo Carril bi sindikatuotako idazkari nagusiek parte hartu dute bilera honetan.

Estaturik gabeko sindikatu diren aldetik, bat datoz ere espainiar estatuaren krisiak eragindako kezka dela eta (ez baita lurralde-krisia, ezta krisi katalana ere); gehiengo politikoaren errezetak politika errepresibo eta antidemokratikoak besterik ez dira. Eta eskuin muturraren gorakada bezain larria, edo larriagoa, jotzen dute indar politiko gehienak autoritarismorantz lerratzea.

ELA eta CIGren haburuz sindikatuok ere demokratizazioari dagokionez eginkizun garrantzitsua dute. “Sinesten dugu zibilizatzeko baliagarria dela borroka, sindikalismo borrokalaria, langile-klasearen bultzada antolatu eta militantea”, adierazi dute elkarrekin sinatutako agirian.

Era berean, elkarrizketa eta kontzertazio soziala ez direla errealitate larri hau bideratzeko modua; aitzitik, jendea otzandu eta injustizien aurrean desmobilizatzea dela helburua gaineratu dute. “Uste dugu garaiotan borroka asko (pentsiodunak, feminismoa, mugimendu klimatikoa, lan gatazka eta grebak...) indartu izanak jendartearen parterik onena hauspotzen dutela, garrantzia ematen baitiete erreferentzia solidarioei, kapitalak bakartzea eta indibidualizazioa sustatzen duen artean”.

Irakurri agiri osoa

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.