2019-06-13 09:07
Gipuzkoako papergintza sektoreko hitzarmena negoziatzeko egindako azken bilera etsigarria izan dela salatu du ELAk; izan ere, patronalak ez du bere eskaintzan aurrerapauso nabarmenik egin. Enpresarien elkargoak soldata eskaintza hamarren gutxi batzutan baino ez du hobetu.

 

Hau da soldata eskaintza berria:

  • 2019: KPI + 0,8.
  • 2020: KPI + 0,8.
  • 2021: KPI+ 0,9.
  • 2022: KPI + 1.

Patronalak lan istripuetan eta gaixotasun profesionaletan soldaten %100 jasotzea eskaini du, hori izan da bileraren aurrerapauso nabarmen bakarra.

ELAren ustetan patronalaren eskaintzan ez dira gai garrantzitsuak jorratzen. Gai hauek kasu batzuetan ez dute gain karga ekonomikorik, eta akordiorako bidea izan daitezke. Patronalak edukinak jarri behar ditu mahai gainean, sektorearen egoeraren araberakoak.

Ekainaren 17an negoziazio bilera berri bat egingo da. Horren atarian, ELAk langileei dei egiten die asanbladetan parte har dezaten eta grebaren alde bozka dezaten. Hitzarmenaren alde borrokatzeko garaia da, aberastasuna banatzeko garaia da.

 

 

 

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.