2025-11-04 12:45
Cebek patronalak bertan behera utzi du Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko Negoziazio Mahaiaren 32. bilera, eta aurreratu du ez direla berriro eseriko negoziatzera, sindikatuek hurengo bilera abenduaren 5erako proposatu bazuten ere. Negoziazioan parte hartu duten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ustez, jarrera hori "ez da serioa, eta erabat arduragabea da". Lau sindikatuek bilera formala eskatuko dute Cebekeko presidentearekin, Bizkaiko Arte Grafikoen patronalaren presidentea ere badena, gatazkari irtenbidea emateko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.