2018-10-05 12:37
ELAren iritziz oso larria da atzo Eusko Legebiltzarrean gertatu zena: EAJk, PSE-EEk eta PPk ukatu egin zuten hezkuntza-sistema inklusiboaren aldeko herri-ekinbide legegilea (HEL) aintzat hartzea; HEL honek 17.000 herritarren babesa izan du eta tramiterako legezko eskakizun guztiak zituen.

Legebiltzarreko taldeak HELaren edukiarekin ados egon daitezke, baita kontra ere. Baina atzoko kontua ez zen testuaren edukia aztertzea, baizik erabakitzea tramiterako onartuko zen ala ez (Jaurlaritzaren legegaiak zuzenean tramitatzen dira).

Eusko Jaurlaritzak eta bera babesten duten alderdiek noiznahi goraipatzen dituzte herritarren parte hartzea eta parte hartze-prozesuak. Baina hori erabat kontrajartzen da HEL hau eztabaidara onartzeko ukoarekin, jendartean halako oihartzuna izan duela jakinda gainera.

ELAren ustez HELaren aurkako botoa eman duten alderdien jokabidea antidemokratikoa da, eta errespeturik ez diete erakutsi ekinbidea sustatu zein babestu dutenei.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.