2019-11-12 13:45
Osakidetzarentzat erresonantzia magnetikoak egiten dituen Osatek SAko enpresa-batzordeak kontzentrazioa egin du enpresaren egoitza nagusiaren aurrean, Bilboko Bizkaia Plazan, Urdulizko ospitalean martxan jarri duten makina berri batek lanpostu asko suntsituko dituela salatzeko.

Osatek SAk, Osakidetzarentzat erresonantzia magnetikoak egiten dituen enpresak, bigarren makina bat ireki du Urdulizko ospitalean, hitzordu gehiago kudeatu ahal izateko. Bada, ELAk salatu duenez, zerbitzu hori langilearen bizkar egingo da eta eskainitako zerbitzuaren kalitatea okertuko da.

Izan ere, erresonantzia magnetikoko makina bakoitzak erradiologo bat, laguntzaile bat, teknikari bat eta idazkari batek osatutako taldea behar du txanda bakoitzerako. Hala ere, Urdulizko makina berriaren funtzionamenduan bi txandetan zerbitzua emateko bi laguntzaile eta bi teknikariz hornitu arren, erradiologo bat eta idazkari bat baino ez ditu jarri enpresak.

Plantillaren murrizketa horrekin langileek ez dagozkien funtzioak bete beharko dituzte, eta enpresak soldata horien kostua aurreztuko du. Gainera, ELAk salatu duenez, enpresaren joera hau ez da berria, jada Galdakaon irizpide berdina jarraitzen baitu, idazkari bakarra izanik hiru makinetarako.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.