2019-08-23 10:54
Enpresa batzordeak (ELAko 2 eta UGTeko 1) hiru urterako hitzarmena ere lortu du

Club Atlético Osasunaren zuzendaritzak eta txapelgorrien (El Sadarreko sarbidean dauden langileak) ordezkaritza sindikalak (ELAko 2 eta UGTeko 1) adostu dute azken boladan gertarturiko gatazka -batez ere, Osasunak uztailaren hondarrean 9 kaleratze burutu zituenetik- itxiko duen konponbidea.

Akordioak 9 kaleratzeen itzulera ekarriko du, eta hitzarmen kolektibo berri bat ere, txapelgorrien kolektiboaren baldintzak arauteko.
ELAk oso era positiboan baloratzen du 9 kaleratuen itzulera, txapelgorriek hasieratik egin duten mobilizazioari esker lortu delako.

Akordio honen ondorioz, abuztuaren 24an eta 31an iragarritako greba bertan behera geratzen da; beraz, Eibar eta FC Barcelonaren aurkako partidak arazorik gabe jokatuko dira.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.