ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-10-08 16:52
Osakidetzak bere EPEaren eredu berria aurkeztu du urriaren 8an Gasteizen ospatutako sektore mahaian. ELAren aburuz hurrengo prozesuetarako egin dituen planteamenduak ikusita, argi dago Osakidetzak ez duela onbideratu nahi hautaketaren oraingo sistema ustela, ezta sistemaren beraren oinarrian dagoen lan-prekarietatea ere. Osakidetzaren gardentasun eta negoziatzeko borondate eza ikusirik ELA, LAB eta CCOO sindikatuek mahaitik altxatzea erabaki dute bilera hasi eta gutxira.

ELAren aldetik esan behar dugu EPE horretan gertaturikoa ez dela kasu bakarra, horrelakoak askotan salatu izan ditugu. Osakidetzaren sistema ustelaren adibide bat besterik ez da. Eta sistema ustel horretako gainaldean zerbitzuburu batzuk daude, Osakidetzaren Zuzendaritzaren babes osoaz. Haiek kontrolatzen dute nor ariko den lanean beren zerbitzuetan, dela izendapen finko bidez, dela aldi baterako baten bidez. Hori horrela, enplegu publikorako sarbidean errespetatu behar diren printzipioak ez dira errespetatzen, zerbitzuaren kalitatearen kaltetan.

Hautaketa-sistema garden eta berdintasunezkoa nahi badugu, amaiera eman behar diogu sistema ustel honi, eta baita haren azpian datzan aldizkotasunari ere. Osakidetzak  aurkeztu dituen neurriek, ordea, ez dute eragingo zerbitzuburuen zereginean, boterean eta eginkizunetan. Jatorrira jo ezean, neurriak desitxuratu eta manipulatu ahal izango dira bakan batzuen mesedetan.

Bestalde, Osakidetzaren enplegu-ereduak porrot egin duela salatu du ELAk.  Oraingo enplegu-eredua ez da sortu ezerezetik, azken urteotan harturiko erabakien eta politiken ondorioetatik baizik. Osakidetzako enpleguari argazkia eginez gero, prekarietatea agertuko litzateke lehen planoan (%40).Egoera onartezina da, eta beraz pauso sendoak eman behar dira bide onetik, geroko batean berriro horrelakorik errepika ez dadin.

 

 

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>