2019-09-02 17:12
Xabier Balerdi Giza Baliabideetako Zuzendariordearen erreleboa, aurrekoko kasuetan bezala, ez du balio izanglo osasungintza publikoak bizi dituen arazo larriei konponbidea bilatzeko. ELAtik behin eta berriro salatu izan dugu azkeneko EPEan gertaturikoa ez dela izan gertaera aislatua, sistema ustel baten erakusgarria baizik. Eta sistema ustel horretako agintean zerbitzuburu jakin batzuk daude, Osakidetzako Zuzendaritzaren babes osoaz.

Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendariordearen dimisioaren aurrean, ELAk, honakoa adierazi nahi du:

  • Bere idatzian Fiskaltzak esaten zuen azkeneko EPEan izandako irregulartasunetan giltzarria Osakidetzako Zuzendaritza izan dela eta Balerdi Jn pertsona horietariko bat da. Fiskaltzak Argi esaten zuen “azkenean benetan eta izatez azterketa nortzuk prestatuko zuten Osakidetzako Zuzendaritzak erabakitzen zuen; honek pertsona zerrenda bat eman zien, espezialitateko bana. Izen horiek eman zituztenak izan ziren Giza-Baliabidetako Zuzendaria eta Zuzendariordea eta Osasun-Arretako Zuzendaria”.

Hori horrela izanik, eta gertatutakoaren larritasuna kontutan hartuta, ELArentzak bere irteera ezinbestekoa zen eta askoz lehenago gauzatu behar zen.

  • Hala ere, eta aurreko dimisioekin gertatu den bezala (Juan Carlos Soto, Giza Baliabideetako Zuzendaria; Ricardo Ituarte, Ekonomia eta Finantza Zuzendaria; Maria Jesus Mugika, Osakidetzako Zuzendari Nagusia) Balerdi Jn.ren erreleboa pertsonen aldaketa bat da, baina ez politiken eta hautaketa sistemaren aldaketa bat.

  • ELAtik behin eta berriro salatu izan dugu azkeneko EPEan gertaturikoa ez dela izan gertaera bakana, sistema ustel baten erakusgarria baizik. Eta sistema ustel horretako agintean zerbitzuburu jakin batzuk daude, Osakidetzako Zuzendaritzaren babes osoaz. Horiek dira benetan kontrolatzen dutenak nor ariko den haietako bakoitzaren zerbitzuan, bai aldi baterako kontrataziopean, bai mugagabekoan, behin EPEa gainditu ondoren. Hori horrela izanik, enplegu publikoan aintzat hartu behar diren printzipioak ez dira aintzat hartzen, zerbitzuaren kalitatearen kaltetan. Hautaketa-sistema ustel baten katemailak dira.

  • Osakidetzan, berdintasunean oinarritutako hautaketa sistema garden bat nahi baldin badugu, sistema ustel horrekin amaitu behar da behin-betiko eta baita honen oinarrian dagoen lan prekaritatearekin.

  • Gaur arte, Osakidetzak ez du aurrerapausorik eman, ez bide batean, ez bestean. Osakidetzak, osasungintza publikoak bizi dituen arazo larriak jorratu behar ditu eta horretarako, aldaketa sakonak egin behar ditu gaur egungo errealitatea aldatzeko:

         - Mediku espezialisten hautaketa sistema ustelarekin amaitu.

         - Behin-behinekotasun tasak (%40) jaitsi.

         - Murrizketa guztiak leheneratu.

  •      - Pribatizazioekin amaitu

         - Lehen Arretak bizi duen egoera larriari heldu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.