2021-01-07 17:04
Euskadiko osasun arloko gehiengo sindikalak mobilizazioekin jarraituko du 2021etik aurrera, kalitatezko osasun publikoaren defentsan eta lan-prekarietatearen eta Osakidetzako langileen lan-baldintzak txartzearen aurka. Ostegunean, urtarrilaren 7an, Osakidetzako SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak kalera aterako dira berriro, hiru hiriburuak zeharkatuko dituen auto karabana batekin. Osakidetzako langile guztiei dei egiten diegu urteko lehen hilabete honetan egingo ditugun mobilizazio guztiak babesteko. Hilaren 7ko auto-karabanez gain, manifestazioak deituko ditugu 14an, kontzentrazioak zentroetan 21ean, eta greba Osakidetza osoan urtarrilaren 28rako.

Mahai Sektorialean ez da ezer negoziatzen. Bileren edukia eta egutegia alde bakarretik erabakitzen dira, eta mahai gainean jartzen dena aldez aurretik hartutako erabakiak dira. Osakidetzak erabakitzen du zertaz eta noiz hitz egiten den.

Horregatik, salatu nahi dugu ez dagoela negoziatzeko inolako borondaterik, eta 2021erako aurrekontuan jasotakoa ez dela nahikoa euskal osasun-sistemak baliabideetan eta pertsonalean behar dituen inbertsioak bermatzeko; horrez gain, ohartarazi nahi dugu bi gai horiek eragin zuzena dutela langileen lan-baldintzetan, bai eta herritarrei eskaintzen zaien osasun-arretaren laguntza-kalitatean ere.

Osakidetzak dituen arazoek ibilbide luzea dute. "Langileek 10 urte baino gehiago daramatzate euren aldarrikapenei erantzuteko zain. Ezin dugu gehiago itxaron. Benetako negoziazioa eskatu behar dugu, pandemiak agerian utzi dituen gabeziei erantzuna emateko edukiekin.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta esk sindikatuok gure aldarrikapenei heltzeko beharra eta premia berretsi nahi dugu: Osasun publikorako aurrekontu-partida bat, EBko batez bestekoarekin parekatuko dena, osasun-arloko aurrekontuaren % 25 lehen mailako arretara bideratuz; plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan sartuz; behin-behineko langileak sendotzea; murrizketa guztiak lehengoratzea; zerbitzuak lehengoratzea; Enpresaren osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak

Horregatik guztiagatik, lantokietan bizi den egoera salatzeko aldarrikapen horien harira, 2021ean ere mobilizazio-dinamika bati eutsi diogu, plataforma interisndikalak sustatuta.

Ostegunean, hilak 7, berriro ere, gure eskakizunak entzungo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.