ARGIA.eus

2019ko uztailaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-07-13 11:49
ELAk azpimarratu nahi du Osakidetzako EPEetan gertatu izan dana oso larria dela. EPE honetan, errealitate hori ezkutatzea ezinezkoa egin zaio Osakidetzari. Eta sistema ustel horretako agintean zerbitzuburu jakin batzuk daude eta hori Osakidetzako zuzendaritzaren babes guztiarekin. Horiek dira benetan kontrolatzen dutenak nor ariko den haietako bakoitzaren zerbitzuan, bai aldi baterako kontrataziopean, bai mugagabekoan, behin EPEa gainditu ondoren.

Hori horrela izanik, enplegu publikoan aintzat hartu behar diren printzipioak ez dira aintzat hartzen, zerbitzuaren kalitatearen kaltetan eta guzti hori egiten da sistema ustel baten parte bat bezala.

Azkuna artean sailburu izan zen garaian ere, eta ordutik hona ELAk bere burua eskaini du sistema ustel horri aurre egiteko, baina ezezko erantzuna jaso du beti. Darpon sailburuarekin izan ditugun bi bileretako batean proposamen hori bera egin genion, eta berriro ukatu zigun. Azken EPEan gertaturikoa gertaturik, gure eskaintza azaldu diegu berriz ere.

Hala ere, Osakidetzak ez du batere borondaterik EPEaren espezialitate medikoetako azterketetan gertaturikoaz zorrozki ikertzeko, ezta EPE horretan gertaturikoa ohiko prozedura bihurtu duen sistema ustel horrekin amaitzeko ere. Gaur arte ez digute datu bakar bat ere eman ustez abiarazi dituzten ikerketen emaitzari buruz.

Guzti hori ikusita, ekainaren 5ean, ELAtik salaketa idazki bat aurkeztu genion Fiskaltzari gertatutako ikertu dezan eskatuz.

Nahikoa da mediku espezialistak lanean ari diren zerbitzuetako plantillak aztertzea, berehala konturatzeko plantilla horien errealitatea ez datorrela bat logikarekin edo estatistikarekin. Zerbitzu askotan bertako plantillaren zati handi bat hor ari izan da lanean beti, beste inondik edo inora aldatu barik, Osakidetzan MIR prestakuntza hasi zutenetik plaza lortu arte, eta gero plaza hori zerbitzu horretan bertan lortu dute txiripaz-edo. Hizpide ditugun profesionalak MIR azterketa egin ostean zerbitzu batean hasi zuten prestakuntza, eta prestakuntza amaitu eta gero aldi baterako kontratatu zituzten beti zerbitzu beretan, eta azkenean EPE bidez plaza lortu zutenean, aipaturiko zerbitzuan lortu zuten. Txiripazko segida hori hainbatetan errepikatu da denboran zehar.

Eta horren adibide moduan 20 zerbitzu ekarri ditugu hona:

1.- Nefrologia, Basurtuko Ospitalea 2.- Anestesiologia, Basurtuko Ospitalea

3.- Larrialdiak, Basurtuko Ospitalea 4.- Kardiologia, Basurtuko Ospitalea

5.- Endokrinologia, Basurtuko Ospitalea 6.- Traumatologia, Basurtuko Ospitalea

7.- ZIU, Gurutzetako Ospitalea 8.- Kardiologia, Gurutzetako Ospitalea

9.- Larrialdiak, Gurutzetako Ospitalea 10.- Neurologia, Galdakaoko Ospitalea

11.- Urologia, Galdakaoko Ospitalea 12.- Transfusioen Euskal Zentroa

13.- ZIU, Donostiako Ospitalea 14.- Traumatologia, Donostiako Osp.

15.- Anestesiologia, Donostiako Ospitalea 16.- Anestesiologia, Txagorritxu Osp.

17.- Kardiologia, Txagorritxu Ospitalea 18.- Larrialdiak, Txagorritxu Ospitalea

19.- Erradioterapia, Txagorritxu Ospitalea 20.- ZIU, Txagorritxu Ospitalea

20.- ZIU, Txagorritxu Ospitalea

Aipaturiko 20 zerbitzu horien errealitateak argiro erakusten du zerbitzuburuek zenbateraino kontrolatu duten eta kontrolatzen duten nor ariko den beren zerbitzuetan, bai aldi baterako kontrataziopean, bai mugagabekoaren pean, behin EPEa gainditu ondoren.

Azaldutako errealitate horretan ez dira kontuan hartzen profesionalen merezimenduak eta gaitasunak; profesional horiek gurpil zoro batean sartzen dituzte, non den-dena zerbitzuburuen iritzi subjektiboaren pean jartzen den, haien nahikerien gorabeheran. Eta enplegu publikoa gidatu behar duten printzipioak alde batera uzten dira, gizarteari eskaintzen zaion zerbitzuaren kalitatearen kaltetan.

Guzti horrez gain, kontutan hartu behar dugu Osakidetzan daukagun behin-behinekotasun tasa izugarria (%38a). Tasa horrek deskribatutako egoera larritu egiten du. Osakidetzako langileek, urte askotan zehar egin behar dute lan Osakidetzan behin-behineko bezala lanpostu finko bat lortzeko aukera izan arte. Horri lotuta, azpimarratu behar dugu langileek jasan behar dute mugikortasun oso handia: kategoria guztietako langileek behin-behineko kontratu ezberdinen bitartez, lan egiten dute hainbat zerbitzu eta lan zentroetan lanpostu finko bat lortzen duten arte. Hori horrela izanda, medikuen egonkortasuna, zerbitzu eta lan zentro berdinean, harritzeko modukoa da.

ELAk azpimarratu nahi du Osakidetzako EPEetan gertatu izan dana oso larria dela. EPE honetan, errealitate hori ezkutatzea ezinezkoa egin zaio Osakidetzari.

Horregatik, Osakidetzaren jarrera eta María Jesús Múgicaren adierazpenak erabat onartezinak dira eta horien aurrean, honako hau esan nahi dugu:

Argi dago EPE honetan filtrazioak eta irregulartasunak egon direla. Osakidetza planteatzen ari da hain apartekoa den neurri bat, hain zuzen ere, azterketak errepikatzea, ustelkeriaren ebidentziak daudelako.

Mugika Andereak dio ez dela filtraziorik egon eta hartutako erabakia justifikatu egiten du sinestezina den argudio batekin: zuzenketa sisteman akatsak egon direla. Azterketak ez badira ondo zuzendu, horren konponbidea da zuzenketa ondo egitea baina ez azterketak errepikatzea.

Adierazi duenez, erabakia, EPEaren parte izan diren epaimahaien eskuetan utzi egin dute. Argi dago, ikerketa zorrotz eta independentea egiteko asmoa izango balu, Osakidetzak hirugarren agente bati egingo beharko ziola enkargua eta ez EPEan parte hartu duten agenteei, gaur egun mahai gainean daukagun errealitatean parte hartu dutenek.

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren konplizitate eta pasibotasuna salatu nahi dugu. Hasieratik esan dute mahai gainean dagoena susmoak edo kexak direla, posizio hau uztailaren 3an izandako Mahai Sektorialean berretsi zutelarik.

Uste dugu oso larria dela Osakidetzak suspensioaren inguruan informazioa eman izana, bakarrik, EPE akordioa sinatu zuten sindikatuei. Gure kasuan, hedabideen bitartez izan dugu gertatzen ari denaren berri. Osakidetzaren ikuspuntutik, demokratikoki hautatuak izan garenok eta horren ondorioz ordezkaritza organoen parte garenok ez dugu errespeturik merezi Osakidetzaren erabakiei babesa ematen ez diegun heinean.

Beste behin, medikuen kategoria guztietan prozesua etetea eskatzen dugu ikerketa azkar, zorrotz eta independente bat martxan jartzeko, prozesuaren independentzia eta gardentasuna bermatzeko helburuarekin.

Bukatzeko, Lehendakariari eskatzen diogu dagozkion erantzukizunak, politikoak zein legezkoak, galdatzeko. Sistema ustel honek min handia egiten dio bai Osakidetzari, baita bertan lan egiten duten milaka langileei, egunero, kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko nahian lan egiten dutenek. Lehendakariaren ardura da horiek, eta zerbitzua bera babestea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.