2019-02-20 09:30
Osakidetzako Mahai Sektoriala elkartu da otsailaren 19an. Orain arte egin duen bezala, adierazi egin du ez daukala Garapen Profesionalarengatik zor dituen atzerakinak ordaintzeko borondaterik. Jakinerazi du 2011ko deialdiko osagarria ordaintzen hasiko dela martxoko nominarekin, baina ez dituela deialdi horretako atzerakinak ordainduko, ezta deialdi ezak sortutakoak. Bilera ospatu bitartean, ELAko ordezkariek elkarretaratzea egin zuten Osakidetzaren Gasteizko egoitzaren aurrean.

Osakidetzako Mahai Sektoriala eduki dugu eta esan behar dugu, betiko planteamenduekin topatu egin garela:

1.- EPE honetan gertatutakoa oso larria izanik, Fiskaltzak berak jasotzen duen bezala, Osakidetzak berriro erakutsi du ez daukala hori ikertzeko eta jorratzeko borondaterik. Horrela, gertatutakoa atzean utzi nahian, hurrengo EPEtan martxan jartzeko neurri batzuk planteatu egin ditu. Esan behar dugu neurri horiek ez dutela amaitzen gaur egun, mediku espezialisten hautaketan dagoen sistema ustelarekin. Ez da arazoa benetan jorratu eta konpondu nahi.

2.- Bestalde, orain arte egin duen bezala, adierazi egin du ez daukala Garapen Profesionalarengatik zor dituen atzerakinak ordaintzeko borondaterik. Adierazi du 2011ko deialdiko osagarria ordaintzen hasiko dela martxoko nominarekin, baina ez dituela deialdi horretako atzerakinak ordainduko, ezta deialdi ezak sortutakoak.

3.- Ez ditu planteatu Lehen Arretan dagoen egoerari irtenbide bat emateko neurri zehatz eta eraginkorrak. Lehen Mailako Arretarako Estrategia dokumentua aurkeztu digu. Horren inguruan esan behar dugu estrategia hori berandu datorrela gaur egungo egoera eutsiezina den heinean eta ez diturla Lehen Arretak bizi duen egoera berehala konponduko duten neurri zehatzak eta eraginkorrak planteatzen.

4.- Bukatzeko, gogoratu behar dugu Larrialdietako langileak mobilizazioekin hasi zirela pasa den urteko urtarrilean beraien lan baldintzen hobekuntza eskatzeko. Gaur, Osakidetzak horren inguruko proposamena ekarri du Mahaira, baina arbuiatua izan da ez diolako langileen egoerari konponbidea ematen.

Osakidetzari eskatzen diogu benetako negoziazioa jarri dezala martxan gure osasun zerbitzuak bizi dituen arazoei konponbide bat emateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.