2018-11-06 15:45
Osakidetzaren jarrera salatu nahi du ELAk. Mahai Sektoriala eta bera kideak mespretxatzen ditu. Informazio partziala ematen du foro horretan eta gero, kolektiboaren lan balditzak erabiltzen ditu hedabideetan propaganda egiteko. Gaur egun, Osakidetzak jarraitzen du garapen profesionaleko osagarria ordaindu gabe eta horrez gain, langilei zor dizkien atzerakinetaz ahaztu egiten da.

 

Osakidetzak, azaroaren 5ean izandako Mahai Sektorialera, ez zuen garapen profesionaleko osagarriaren inguruko proposamenik ekarri. Ez zuten gai ordenean puntu hori jaso ezta ere.

Guk egindako galderei erantzunez, esan ziguten gauza bakarra izan zen aurreko Mahai Sektorialean, uztailean izandakoa, azaldu ziguten asmoa mantentzen zutela eta hurrengo Mahai Sektorialera proposamen bat ekartzeko asmoa zeukatela.

Uztailean izandako bileran azaldutako asmoa, honako hau da:

  • 2011ko deialdiaren maila esleipenak amaitzea. Horren ostean, esan ziguten beraien asmoa dela osagarria ordaintzen hastea deialdi horretan parte hartu zuten langileei. Gaur egun, esleipena bukatu gabe dago eta ez dakigu, zehazki, noiz hasi behar duen Osakidetzak osagarria ordaintzen.

  • 2019an, aparteko deialdi bat egiteko asmoa dutela. Hori da emandako informazio bakarra.

Horren guztiaren aurrean, Osakidetzaren jarrera salatu nahi dugu. Mahai Sektoriala eta bertako kideak mespretxatzen ditu. Informazio partziala ematen du foro horretan eta gero, kolektiboaren lan baldintzak erabiltzen ditu hedabideetan propaganda egiteko.

Gaur egun, Osakidetzak jarraitzen du garapen profesionaleko osagarria ordaindu gabe, eta horrez gain, langileei zor dizkien atzerakinez ahazten ditu.

ELAtik, berriro ere, honakoa aldarrikatu nahi dugu:

  1. 2011ko deialdian parte hartu zuten langileek, ELAk irabazitako epaiaren eraginpekoak, zor zaizkien diru-kopuruak berehala ordaintzeko eskatzen dugu, eta baita deialdi-ezagatik kaltetuak izan diren gainerako langileei ere, eta hortaz gaur egun dagoen soldata-eskala bikoitzarekin amaitzeko. Eta ordainketa horiek egin behar zaizkie, langile guzti horiei, atzerakinekin. Ez dugu murrizketarik onartuko.
  2. Lanbide Garapenaren eredu berri bat negoziatzeko eskatzen dugu, irizpide objektiboen arabera eta diskriminaziorik gabe; oraingoa ez bezalako beste eredu bat adostearren. ELAk hasieratik agertu zuen bere desadostasuna oraingo ereduarekin, eta ordezko aukerak proposatu zituen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.