2021-01-19 10:01
2019.urtetik egoera asko aldatu dira Brasilen. Zer gertatzen ari den hobeto ulertu nahi? Online mintegi bat antolatu dugu galdera horri erantzuteko. Denak gonbidatuta zaudete urtarrilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan solasaldiaz gozatzeko. Gurekin batera CUT Brasil sindikatuko Antonio de Lisboa Amancio (Nazioarteko Harremanen arduraduna) eta Daniel Gaio (Ingurumeneko arduraduna) egongo dira.

Bolsonaro agintera iritsi zenetik egoera asko aldatu da Brasilen. Eskuin muturreko jarrera nazionalista eta kontserbadorea du, 1964ko diktadura militarraren defendatzailea, tortura praktika legitimotzat defendatu duena, homofoboa eta genero-ideologiaren aurkakoa, langileen eskubideen aurkako ideologia duena, arrazista,... Gainera, garai gogor honetan, pandemiari garrantzia kendu dio gripe xume bat bezala definituz. Aldi berean, ingurugiro politikei dagokionez, planetako birika den Amazoniaren deforestazioan ardura zuzena dauka. Nola izan daiteke pertsonaia honek herrialde bat zuzentzea? Berdina pentsa genezake Trumpi buruz.

Gai guzti hauen inguruan, ostegun honetan, urtarrilak 21, arratsaldeko 17:00etan hitzaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu hurrengo loturan:

labur.eus/MRAbrasil

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.