2019-12-04 10:14
Oñatiko Natra lantegiko beharginek greba egingo dute abenduaren 8tik aurrera lan hitzarmenaren alde. Erabakia azaroaren 29an hartu zuten langileek batzar orokorrean. Natrako enpresa batzordeak hilabeteak daramatza haien enpresa hitzarmena negoziatzen. 6 bilera ospatu dira enpresarekin eta ez dute inongo fruiturik eman.

Aldarrikapenak hurrengoak dira:

  • Errelebo kontratuaren gauzatzea.

  • 4. erreleboko plusaren hobetzea.

  • Kategorien igoera antzinatasunaren arabera.

  • Behin-behineko langileen egoeraren hobekuntza.

  • Ultraaktibitate mugagabea.

  • KPIaren gaineko soldata igoera etab.

Enpresak, orain arte, ez dio plataforma sindikalari erantzunik eman. Gainera, hitzarmenean puntu atzerakoiak (lanaldiaren igoera, kategoria berri bat langile berrientzat, malgutasunaren handitzea, absentismoaren aurkako neurriak etab.) sartzeko insistitzen du. Honek guztiak, aurretik geneuzkan eskubideen galera suposatuko luke. Hori dela eta, ELArentzat ezinbestekoa zen mobilizazioak proposatzea, errelebo bakoitzeko bi orduko paroak, hain zuzen ere, abenduaren 8tik 19ra. Asanbladaren erantzuna nagusiki paroen aldekoa izan zen.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.