ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-06-07 15:28
Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak publiko egin du Gipuzkoako hondakinak Zabalgarbin erretzeko asmoa. Gizartearen gehiengoaren gainetik pasa eta Gipuzkoarron hondakinak Zabalgarbin erretzeko erabakia onartezina da. ELAk hondakin hauek inon ez erretzea exijitzen du, badaudelako beste kudeaketa eredu eta tratamendu iraunkorragoak, Gipuzkoan bertan frogatuta geratu denez.

Erabaki latz eta larri honen aurrean, zera salatu nahi du ELAk:

- Gipuzkoako gizartearen gehiengoaren gainetik pasa eta Gipuzkoarron hondakinak Zabalgarbin erretzeko erabakia onartezina da. ELAk hondakin hauek inon ez erretzea exijitzen du, badaudelako beste kudeaketa eredu eta tratamendu iraunkorragoak, Gipuzkoan bertan frogatuta geratu denez.

- Hondakinak beste herrialde baten tratatzea ez da larria, are gutxiago afera honetako gauzarik larriena. Larriena hondakinak erraustegi batera eraman eta han erretzea da, erraustegia dagoen lurraldea kontuan izan gabe.

-Egoera honen arduradun nagusia Gipuzkoan tratamendu planten eraikuntza geldiaraztea erabaki zuenarena da, hau da, EAJrena. Bazegoen aurreko legegintzaldian hondakinen frakzio guztientzat tratamendu plantak eraikitzeko proiektua eta bertan behera utzi zuen EAJk erraustegia eraikitzeko.

-Gertaera eta erabaki guzti hauen atzean erraustegia bai ala bai eraikitzeko EAJk duen jarrera dago. Hau da beraien interes nagusia, ez menpekotasuna gutxitzea ez eta iraunkortasuna bermatzea ere. Negozioa egitea da lehentasuna, lehenik erraustegia eraikitzean eta ondoren ahalik eta hondakin gehien erretzean. Onartezina da herritarron osasuna eta ingurumenaren gainetik gutxi batzuen interes ekonomikoa jartzea.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.