2020-08-27 13:14
Enpresaren jarrera salatu eta negoziazio erreala exijitu diote gaurko mobilizazioan (plaza Biribilean). Farmaziek ere erantzukizun handia dutela gehitu dute, hauetako jabeak Novaltiako akziodunak baitira. Ildo beretik, Lan Ikuskaritzaren jarrera “motela eta pasiboa” salatu dute, langileek grebarako duten eskubidea urratzen ari dela ikusita ezer egiten ez dutela argudiatuta. Izan ere, ELAk baieztatu duenez, Novaltia langile berriak kontratatzen ari da grebalariak ordezkatzeko, Lan Ikuskaritzak esku hartzen ez duen bitartean.

`En huelga por un convenio propio. Prekaritateari STOP!´ lelopean, Novaltiako langileek Bilboko kaleak berriro hartu dituzte abuztuaren 27an, euren aldarrikapen nagusiak bilduko dituen hitzarmena exijitzeko: soldata eskala bikoitzak ezabatzea, azpikontratazioa mugatzea, lanaldia murriztea eta soldata igoerak bermatzea. Zamudioko (Bizkaia) lantegian bizi duten prekaritatea ezabatzea ere eskatzen dute.

2019. urtearen hasieran, Novaltiak hitzarmen berriaren negoziazio mahaia alde bakarrez bertan behera uztea erabaki zuen, Estatuko hitzarmena aplikatu ahal izateko. Iazko uztailaren 22tik greba mugagabean daude, besteak beste, kontratazio berriek sufritzen duten soldata eskala bikoitza ezabatzea ahalbetuko lukeen hitzarmen propioa lortzeko. 


Novaltia farmazia-banaketako kooperatibako langileek manifestazioa egin dute Bilbon, hitzarmen berriaren negoziazio-mahaiari berrekitea eskatzeko, enpresak, aldebakarrez, negoziazio-mahaiarekin haustea eta Estatuko hitzarmen berria aplikatzea erabaki ondoren.


Novaltia farmazia-banaketako kooperatiba bat da, eta bazkideak hainbat farmaziaren jabeak dira, bai Euskal Herrikoak, bai Aragoikoak. 2019ko uztailaren 22tik greba mugagabean daude. Hitzarmena berreskuratzea, soldata-eskala bikoitzak kentzea, azpikontratazioa mugatzea, lanaldia murriztea eta soldata-igoera lortzea eskatzen dute, aldarrikapen horiek barne bilduko dituen hitzarmena sinatuz. Novaltia Euskal Autonomia Erkidegoko farmazia-banatzaile handiena da. Zamudioko instalazioetan dagoen prekarietatea ezabatzeko ere borrokan ari dira.

Greban dauden langileek kontzentrazio desberdinak egingo dituzte datozen asteetan Novaltiako farmazien aurrean, gatazka horretan duten erantzukizuna adierazteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.