2021-01-22 10:57
ELAko ehunka militantek manifestazioa egin dute Bilbon, Novaltia enpresa farmazeutikoaren zuzendaritzari langileentzako hitzarmen propioa eskatzeko. Novaltiako langileek urte eta erdi baino gehiago daramate greban, 550 egun. Manifestazioan enpresako zuzendaritzaren jarrera salatu dute, eta benetako negoziazioa eskatu diote. Farmaziak ere aipatu dituzte arduradun gisa, Novaltiako akziodunak baitira horien jabeak.

Novaltiako grebalariek deitoratu egin dute Lan Ikuskaritzak langileen greba-eskubidearen urraketak ez zigortzeko izan duen jarrera. Adibidez, 2019ko ekainetik 2020ko urtarrilera arte, enpresak Aldi-Baterako Langileen Enpresetako langileak kontratatu ditu grebalariak ordezkatzeko. Lan Ikuskaritzak, nahiz eta horren berri izan eta enpresak Novaltian greba egiteko eskubidea urratu duela jakin, ez du ezer egin nahi izan. Oso larria da Ikuskaritza Novaltiaren laguntzaile bihurtu izana gatazka honetan.

Greban dauden langileek hainbat aldarrikapen jasotzen dituen hitzarmen propioa eskatzen dute: hitzarmena berreskuratzea, eskala bikoitzak kentzea, azpikontratazioa mugatzea eta soldata-igoera handiak. Zamudioko (Bizkaia) instalazioetan dagoen prekarietatea ezabatzeko borrokan ari dira. Novaltiaren soldatarik baxuenak ez dira hilean 950 eurotik gorakoak. Enpresak, berriz, 4,5 milioi euroko irabaziak izan ditu 2017-2019 ekitaldian.

ELAk grebalariak animatu eta babestu ditu, borroka eredugarrian jarrai dezaten. Gainera, Novaltiako farmazien erantzukizun zuzena azpimarratu nahi du sindikatuak, eta, batez ere, gatazka konpontzen ez den Kontseilu Errektoreko kide diren 5ena. Farmazia horiek Bilbon, Portugaleten, Markina-Xemeinen eta Gasteizen daude, eta beren esku dute Novaltiako zuzendaritzak benetan negoziatzea Novaltiako langileentzat hitzarmen duin bat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.