ARGIA.eus

2019ko apirilaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-03-01 13:54
Nafarroako Lurralde Batzordeak Mitxel Lakuntzaren ordezkoa onartu behar du apirilaren 12ko bileran.

ELAren Nazio Batzordeak Imanol Pascual Ariz proposatu du Nafarroako koordinatzaile berria izateko, oraino Mitxel Lakuntza izan dena. Jakina denez, Lakuntza sindikatuaren idazkari nagusi berria izateko proposaturik dago, Txiki Mu˝oz ordezkatzeko. Lakuntzaren kandidatura apirilaren 5eko Donostiako Kursaalean gauzatuko den Ez Ohiko Kongresuan bozkatuko da.

Gauzak horrela, apirilaren 5etik aurrera, Nafarroako koordinatzailearen lekua bete gabe geratuko litzateke, hain justu Imanol Pascualaren proposamena bete beharko duena. Izendapen ofizial hau Nafarroako ELAren egiturak eta federazioak ordezkatzen duen organoak (Lurralde Batzordeak) berretsi behar du, apirilaren 12ko bileran.

Imanol Pascual Ariz orain dela 37 urte Iru˝ean jaio zen, eta egun Tuteran bizi da. ELAren egituran 2005ean sartu zen, eta eginkizun ezberdin batzuk garatu ditu: Zerbitzu Juridikoetako abokatua, Azterketa Bulegoaren teknikaria, Gizalan-Zerbitzu Publikoetako zein Nafarroako Nagoziazio Kolektiboaren arduraduna (azken hau 2016tik hona). Imanol Pascual Zuzenbidearen eta Enpresetako Zuzendaritza eta Administrazioaren lizentziaduna da (NUP), eta ELAren Nazio Batzordearen kidea da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.