2018-09-27 15:27
Urriaren 6an eta 7an Alternatiba 2018 ospatuko da Baionan, ‘Alda dezagun sistema, ez klima!’ lelopean. ELAren Nazio Batzordeak Izarran egin duen bileran bere babes osoa adierazi nahi izan dio Lapurdiko hiriburuan egingo den hitzordu garrantzitsu honi.

Klima aldaketa okerrera doa eta 2015eko COP-21ak ez zituen irtenbiderik eman. Horregatik abiatu zen Alternatiba Itzulia ekainaren 9an Parisetik. Sentsibilizazio eta mobilizazio kanpaina erraldoi honek Europako 5 herrialde zeharkatuko ditu, 200 etapa eta 5.800 kilometro, urriaren 6an Baionan bukatu aitzin. Helburua erronka klimatikoari aurre egin nahi duen gizarte mugimendua suspertzea da, erresistentzia ez biolentoa eta alternatiba lokalak garatuz.

Urriaren 6ean itzuliaren iritsierarekin abiatuko da #Alternatiba2018 Baionan. Bi egunez hamaika ekimen egongo dira klimaren aldeko mobilizazio festa handi honetan. Urriaren 6an eta 7an, denok Baionara!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.