2018-09-06 12:00
Ingelesez Ikasteko Programarekin (IIP-PAI) lehen hezkuntzako 6. mailara arte heldu diren 15 ikastetxe publikoko ikasleei egin zaien ebaluaketa dela eta, atzo Hezkuntzako kontseilariak eta zuzendari orokorrak aurkeztutako txostenak zera uzten dion agerian hizkuntzen irakaskuntzaz zerbait dakien orori: 9 ikasturtez 3.000 ordu eman eta gero, 3 urtetik 12 urtera arte, atzerriko hizkuntzan lortutako emaitza oso eskasa da (A1 maila). Ekitatean galdutakoa, curriculumen hustutzea ikasgaiak ingelesez ikasteagatik eta umeen gehiegizko esfortzua oso larriak iruditzen zaizkigu, are gehiago IIPtik at dauden ikasle nafarrek antzeko ingeleseko maila lortzen dutela, beraien ikasketa prozesua hipotekatu gabe, ikusten dugunean.

Salatzeko modukoa ikusten dugu, gauzak aldatzeko etorri zen gehiengo parlamentari batek ontzat ematea egoera hau IIP indarrean dagoen 116 ikastetxeetan ikasle guztiengan zabaltzen jarraitzea, eta itxarotea 2022ko ebaluaketa egin arte, zer egin erabakitzeko.

Bat egiten dugu Hezkuntzako webgunean argitaratua dagoen kontseilariak esandakoarekin:

2015ean Aldaketaren Gobernuak IIPren hedapena urtebetez atzeratzea erabaki zuen, Programa Akordioaren 9. puntuak zioen bezala, egoera ebaluatzeko txosten batzuen bidez”. Solanak gogorarazi du txosten horiek “azaleratu zutela azken 3 urteetan IIPren eraketak ez zuela ez gutxieneko zehaztasun formalik ez arautzeko irizpiderik izan, eta frogatu zen ez zela beharrezkoa aldeko txostenik edukitzea UPNk zuzendutako Hezkuntza sailak IIP eratzeko.

Hezkuntzako kontseilariak esan du ikasturte honetan ez dagoela IIPtik atera nahi duen ikastetxerik, ezta IIPn sartu nahi duenik ere.

Hezkuntzako kontseilariak gogorarazi du gaur IIP 86 ikastetxe publiko eta 30 itunpekoetan dagoela ezarrita, eta oso kritikoa izan da beste gobernuek IIP ezarri zuten erarekin. “Kontrolik gabeko zabalkuntza, zehaztasun gabekoa eta funtsezko jarraipenik gabekoa, garai hartako Ingleseko Sailaren aurkako txostenekin eta Ikustaritza Sailaren ez biribileko txostenekin egina”. Beraz, lehenengo 13 urteetan 20 ikastetxe baimendu ziren, hala ere, 12-13 eta 14-15eko ikasturteetan IIP emateko ikastetxeak 28 izatetik 90 izatera pasatu ziren. “Zabalkuntza urte horietako estudioetan oinarritutako irizpide teknikoei kasu egin gabe egin zen, eta erabakiak Programaren hezkuntza-kalitateari kaltetuz hartu ziren”, kontseilariak esan du: IIP barruan ikastetxe sartze masiboa irakasleen akreditazioa kontuan hartu gabe (maila ezberdinetan aldi berean; 3, 4 eta 5 urtekoei aldi berean); bidegabezko permisibitatea ingeleseko saioen kopurua emateko, inolako justifikaziorik gabe; kontraesaneko informazioaren transmisioa; klaustroaren iritziarekiko mezprezu osoa, eta IIPk DBHn jarraitzeko bermea izango ote duen kontuan ez hartzea, besteak beste”.

Baina salatzen dugu burugabekeria honen aurrean, aldaketaren gobernua harro agertzea IIP-PAI DBHraino eramateagatik, eta legealdi honetan irtenbide bakarra hau dela esatea:  programan sartu ala atera ikastetxe bakoitzaren esku uztea, baita ingleseko saioen kopurua erabakitzea ere. Hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago, Programa-Akordioan aipatzen zen bertako zein atzerriko Hizkuntzen Trataera Bateraturako (HTB-TIL) plana oraindik martxan jarri gabe dagoela onartzen dute.

Hau al zen Aldaketa? Gizartea kalteetaz ohartzen denerako nork hartuko du erantzunkizun politikoa bere gain?

IIP Ebaluazio Txostena 2017-2018

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.