2018-03-08 09:54

ELAtik gure erabateko ezadostasuna adierazten dugu Nafarroako hezkuntza publikoko irakasleen behin-behineko kontratazio zerrendak kudeatuko dituen foru aginduaren zirriborroarekin.

Testuingurua:

- nafarroako hezkuntza publikoak jasandako murrizketa basatiek 800 lanpostu inguru suntsitu zituzten.

- interinitate tasa %30etik gorakoa da.

- europar epaiek mugak jartzen dizkiote administrazio publikoetako neurrigabeko behin-behinekotasunari, argi utziz honek bere ondorioak dituela.

Testuinguru honetan sinatu zen "Enplegu publikoa hobetzeko akordioa" (ELArentzat ez da nahikoa, sektore guztietan erreposizio tasa desagertzea eta administrazio publiko bakoitzak behar duen plantilla erabakitzea defendatzen dugulako). Akordio honek elementu positibo bat dauka: sektore batzuetan, Hezkuntzan esaterako (guk sektore guztietan hala izatea defendatzen dugu), behin-behineko lanpostuak egonkortzeko eta behin-behinekotasuna %90ean murrizteko kontsolidazio EPEak egiteko aukera ematen du datozen 3 urteetan. Honekin plantillaren egonkortasunean oinarritutako lan sistema publiko bat bultzatzen da, hau izanik ELA sindikatuaren oinarrizko printzipioetako bat.

Foru agindu berriaren zirriborroak lan egonkortasunaren oinarrizko printzipioa urratzen du:

1.- EPE eta kontratazio zerrenden arteko binkulazioa mantentzen da eta 2.- lehentasunezko zerrendak ezartzen dira.

Honek interinoak behartzen ditu deialdiz-deialdi oposaketetara aurkeztera zerrendetan duten lekua mantentzeko, funtsean, beren lanpostua mantentzeko. Honek interinoen eta ikastetxeen plantilen egonkortasunari kalte egiten dio.

ELAtik irakasle berriek edozein momentuan zerrendan sartzeko duten eskubidea defendatuko dugu, horretarako zerrendak beti irekita egon behar dira, hasierako birbaremazio osoa eta urterokoa egingo delarik.

Era berean, meritu, gaitasun eta berdintasun prinzipioak bermatzen dituen zerrenda integratua ezarri beharko litzateke. Zirriborroak zerrenda segregatuei jarraipena ematen die, kidegoka, espezialitateka eta hizkuntzaka segregaturik.

Honengatik guztiagatik, momentu honetan ez dugu proposamenik egingo beste edukien inguruan.

Hala eta guztiz ere, prest gaude negoziazio batean sartzeko, beti ere hobekuntzan oinarritua, esandako funtsezko prinzipio guztiak kontuan izango dituena. Hortaz, hori guztia jasotzen duen zirriborro berri bat aurkeztea exijitzen dugu, benetako negoziazio bat ahalbidetzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.