2018-05-08 10:17

Laneko ezbeharrak ez dira kasualitate kontuak. Lan-istripu eta gaixotasunak sahiesten ahal dira eta lan baldintza eskas eta segurtasun neurri gabeziarekin daukate lotura. Arrazoi nagusien artean daude gehiegizko lankargak eta baliabide eta formazio falta. Horregatik, eta lehenik eta behin, laneko arriskuen prebentziorako araudegia zorrotz betetzea eskatzen die ELAk enpresei.

Lan-istripuari dagokionean, enpresak gertaeren inguruko informazioa era urrian eta kostata eman izana salatu nahi du ELAk, baita lan-ikuskaritzak eta NOPLOIk ikerketa atzerapenarekin abiatu izana ere. ELAk oroitarazi nahi du Nafarroan hilero pertsona bat lan-istripuz hiltzen den aldi berean, patronalak lan-baldintzak okertzeko eta lan-osasun esparruko akordioak galarazteko apustuarekin jarraitzen duela, eta Nafarroako Gobernuak eskuhartze sozialereako politikak mantentzen dituela enpresen kontrol eta jarraipenerako behar diren baliabideak jartzen ez dituen bitartean.

Azkenik, ELAk laneko ezbeharrak enpresa eta lantokietatik ateratze aldera jendea kontzientziatu eta antolatzeko bere konpromezua berresten du. Zentzu horretan, ELAk bat egiten du Eulengo enpresa batzordeak datorren ostegunerako (Maiatzak 10) deitutako 24 orduko lanuztearekin eta 11:00tan eta 12:00tan enpresa eta Iruñeako udaletxe parean deitutako elkarretaratzeekin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.