2020-02-27 10:51
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzea egin dute sindikatu eta eragile sozialetako kideek Nafarroako Parlamentuaren aurrean Aurrekontu Duinak eta Sozialak aldarrikatzeko. Imanol Pascual ELAko arduradunare hitzetan Eh Bilduren babesarekin egindako akordioak ez du Chiviteko Gobernuaren proposamenaren orientazio antisoziala aldatzen eta aurrekontuen sinatzaileek “itxaropen faltsuak” sortu dituztela akordioak urtarrilaren 30ko greba orokorraren aldarrikapenak asetzen dituela esanez, salatu du.

Pascualen esanetan ezkerraren zeregina ezin da aurrekontu antisozial batzuk makillatzera mugatu, aurrekontuak ez baitira onak izatera pasatzen nork sinatzen dituen kontuan hartuta; aitzitik, aurrekontu batzuei on egiten diena bere edukia da.

Era honeta, gaineratu du politika murriztailea (austeritate izenez ezagutzen dena) da Nafarroako Gobernuaren aukera, eta hori sostengatzen duten indar politiko nagusiak dira bai Madrildik bai Nafarroatik gastu arauaren alde egiten dutenak, eta aurrekontu politikari mugak jartzen dizkiotenak.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.