2018-11-27 16:31
Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusia eta Ioseba Villarreal Batzorde Eragileko kidea azaroaren 27 eta 28an Figueres eta Lledonerseko espetxeetan dauden preso politiko katalanekin izango da, sindikatuaren elkartasuna adierazteko beren egoera injustua dela eta. Bi egunetan Dolors Bassas, Jordi Cuixart, Oriol Junqueras eta Jordi Turullekin bilduko da.

Muñozek exijitu du preso politikoak berehala aska ditzatela, eta salatu duenez, “Espainian ez dago bide demokratikorik gehiengo katalan demokratikoentzat”; kargu hartu die ere estatuko botereei, ezarri duten “errepresioa eta atxiloketa zein auziperatzeak, hautetsi eta jendarte zibileko erakundeen aurka, delitu oso larriak leporatuz, esaterako matxinada, soilik demokrazia gauzatu zutelako”. Estatuak mugimendu independentistaren buruak paretik kendu nahi izan ditu, “eta erabaki honekin bat datoz Ciudadanos, PP eta PSOE”. ELAko idazkari nagusiaren arabera, agerian geratu da “ez dela epaiketa justurik” izango, botere judizialaren erabilpen politikoa dela eta.

Muñozek nabarmendu du orain arte bezala ELAk beti emango diola sostengua Kataluniari eta defenditzen jarraituko duela herri honek bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.