2019-04-02 15:18
Duela astebete DIA supermerkatuetako EEEa sinatu zen Estatuan; honen ondorioz 1.604 kaleratze onartu ziren. ELAk batzarra deitu zuen, eta langileek mugagabeko greban jarraitzea erabaki zuten. Ordurarte enpresak prozesuaren berri ez zien eman langileei, baina grebari eusteko erabakiak eragin zuen zuzendaritza grebalariekin harremanetan jartzea egoera zein den azaltzeko; EEEa hasi zenetik lehenengoz egin zuen hori.

Gaurkoz hau da egoera: EEEak gurean 37 laguni eragiten die (33 langileri Bizkaian eta 4ri 4 Gipuzkoan); epea ireki da nahi duenak borondatez enpresa uzteko izena eman dezan, lan egindako urteko 33 eguneko kalteordainarekin (gehienez 24 hilabete). Borondatez aurkezten direnen kopuruak beste hainbeste kaleratze murriztuko luke.

Grebalariek aho batez onartu dute ELAren honako proposamena:

  • Greba mugagabea positiboa izan da. Hemengo langileak izan dira beren lanpostuen alde borrokatu diren bakarrak, eta horregatik EEEak eragin txikiena berton izango du: Hasierako 71 langile kaleratu ordez orain 37 aipatzen dira.

  • Madrilen Fetico eta UGTk akordioa sinatu ondoren greban jarraitzeak enpresa behartu egin du egoeraren berri ematera, eta dendetan dauden langile beharrizanen inguruko prozesuari ekitera.

  • Ez dugu etsiko kaleratze traumatikoak ZERO izan arte. Horregatik, greba mugagabea utzi baina beste lanuzte aldi bat hasiko dugu.

Grebaren aldi berriari buruzko erabakiak:

  • Honez gero 37 kaleratze izango direla esaten bada eta pertsona batzuk borondatez joateko prest badaude, dendetan enplegu beharrizana nahikoa litzateke inor nahi ez duela ez kaleratzeko. Dendetan izan daitezkeen beharrak proposatuko ditugu, jende hori birkokatzeko.

  • Mugagabeko greba bertan behera uztea.

  • Mobilizazioari eustea, apirilean hiru greba egun eginez.

  • EEEaren aurkako demanda sartu kaleratze traumatikoak dauden artean.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.